Arbailako mendigunea

Koordenatuak: 43°08′11″N 1°02′25″W / 43.1365°N 1.0404°W / 43.1365; -1.0404
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arbailak» orritik birbideratua)
Arbailako mendigunea
Datu orokorrak
Mendirik altuenaIhatea / Ozagaña
Garaiera1.286 m
Motamendigune
Azalera68,5 km²
Geografia
Map
Koordenatuak43°08′11″N 1°02′25″W / 43.1365°N 1.0404°W / 43.1365; -1.0404
MendikateaPirinioak
KokapenaPirinioaurrea
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Geologia
Material nagusiakareharri
Artikulu hau mendilerro buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arbaila».

Arbailako mendigunea Zuberoaren mendebaldean (Arbaila eskualdean) eta Nafarroa Beherearen ekialdean dagoen mendigunea da.

Mendilerroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendilerroren zati nagusiena zuhaitzek estaltzen dute (Arbailako oihana), baina garaiera hartu ahala, goi-ordokian, larreak dira nagusi. Abeltzaintza aztarnak aspaldikoak dira bertan. Ikuspegi geologikotik, Arbailako mendigunea karst bat da; osin zuloz josita daude bazterrak, batzuk benetan handiak. Hortxe dago karstaren erdigune irits zina, lenar sakon eta malkartsua. Eremu honetan du iturburua Biduze ibaiak; leize handi batetik dario urari. Ibaiak irekitako bideari jarraiki ibilaldi ederrak egin daitezke. Horren eremu txikia - erlatiboki - izanik ere, karst bat ezaugarritzen duten erliebe forma guztiak daude bertan. Horrek egiten du, besteak beste, horren berezi toki hau.

1950eko hamarkadan hasi ziren espeleologoak eremua esploratzen. Mila bat zulo, dozena bat lurpeko erreka, osin zulo erraldoiak eta leizeak izendatu dira orain arte.

1974. urtean polemika handia sortu zen, Arbailako mendigunea alderik alde zeharkatzen duen errepidea eraikitzeko asmoa agertu zenean, herritar askoren aburuz interes turistikoak ezkutatzen baitzituen proiektuak.

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ihatea edo Ozagaña, 1.284 m[1][2] 43°06′50″N 1°00′28″W / 43.1137846°N 1.0076794°W / 43.1137846; -1.0076794 (Zuberoa)
  2. Hauskoa, 1.268 m 43°07′02″N 1°04′07″W / 43.117118°N 1.0686849°W / 43.117118; -1.0686849 (Nafarroa Beherea)
  3. Behorlegi edo Behorlegituturru, 1.265 m 43°06′20″N 1°04′23″W / 43.105684°N 1.0730631°W / 43.105684; -1.0730631 (Nafarroa Beherea)
  4. Khünbürüa, 1.225 m 43°07′43″N 1°00′20″W / 43.1286757°N 1.0054748°W / 43.1286757; -1.0054748 (Zuberoa)
  5. Bohorkortea, 1.214 m 43°05′56″N 1°01′18″W / 43.0988883°N 1.0215319°W / 43.0988883; -1.0215319 (Zuberoa)
  6. Etxekortea, 1.204 m 43°07′57″N 0°59′55″W / 43.132536°N 0.9986242°W / 43.132536; -0.9986242 (Zuberoa)
  7. Lutogaina, 1.197 m 43°04′35″N 1°00′49″W / 43.0765085°N 1.0135035°W / 43.0765085; -1.0135035 (Zuberoa)
  8. Zaboze, 1.177 m 43°07′44″N 1°02′18″W / 43.1289735°N 1.0383146°W / 43.1289735; -1.0383146 (Nafarroa Beherea)
  9. Beltxu, 1.130 m 43°09′01″N 1°02′56″W / 43.1503502°N 1.0488468°W / 43.1503502; -1.0488468 (Nafarroa Beherea)
  10. Belhigaña, 1.072 m 43°06′23″N 0°57′12″W / 43.1062768°N 0.953223°W / 43.1062768; -0.953223 (Zuberoa)
  11. Eltzarre, 1.153 m 43°07′49″N 1°00′46″W / 43.13032°N 1.01265°W / 43.13032; -1.01265 (Zuberoa)
  12. Gaztelu (Arbaila), 882 m 43°09′13″N 0°57′30″W / 43.1536774°N 0.9582125°W / 43.1536774; -0.9582125 (Zuberoa)
  13. Kohegi, 792 m 43°09′24″N 1°07′23″W / 43.1567443°N 1.1231539°W / 43.1567443; -1.1231539 (Nafarroa Beherea)
  14. Lauhiburu, 783 m 43°09′43″N 1°07′37″W / 43.1620724°N 1.1268408°W / 43.1620724; -1.1268408 (Nafarroa Beherea)
  15. Nethe, 764 m 43°10′18″N 1°05′42″W / 43.17163°N 1.0949065°W / 43.17163; -1.0949065 (Nafarroa Beherea)
  16. Othamunho, 762 m 43°09′51″N 1°03′33″W / 43.1642598°N 1.0592904°W / 43.1642598; -1.0592904 (Nafarroa Beherea)
  17. Armiaga, 660 m 43°06′47″N 1°06′54″W / 43.1131702°N 1.114875°W / 43.1131702; -1.114875 (Nafarroa Beherea)
  18. Orgamendi, 639 m 43°12′09″N 1°07′02″W / 43.2024893°N 1.117259°W / 43.2024893; -1.117259 (Nafarroa Beherea)
  19. Eheta, 637 m 43°11′10″N 1°07′47″W / 43.186163°N 1.1298081°W / 43.186163; -1.1298081 (Nafarroa Beherea)
  20. Agerreko Harria, 629 m 43°10′07″N 1°03′20″W / 43.1686735°N 1.0556692°W / 43.1686735; -1.0556692 (Nafarroa Beherea)
  21. Gaztelu, 629 m 43°08′33″N 1°07′29″W / 43.1425498°N 1.1245966°W / 43.1425498; -1.1245966 (Nafarroa Beherea)
  22. Mendiarte, 597 m 43°10′41″N 1°08′39″W / 43.1780217°N 1.1441076°W / 43.1780217; -1.1441076 (Nafarroa Beherea)
  23. Argimunho, 548 m 43°10′33″N 1°03′39″W / 43.1758579°N 1.0609039°W / 43.1758579; -1.0609039 (Nafarroa Beherea)
  24. Monthogaña, 543 m 43°11′24″N 1°05′01″W / 43.1901084°N 1.0836622°W / 43.1901084; -1.0836622 (Nafarroa Beherea)
  25. Hido, 518 m 43°09′31″N 0°57′14″W / 43.1586771°N 0.9539421°W / 43.1586771; -0.9539421 (Zuberoa)
  26. Kurutzeberri, 513 m 43°12′42″N 1°06′30″W / 43.2115894°N 1.1083247°W / 43.2115894; -1.1083247 (Nafarroa Beherea)
  27. Xalabarte, 442 m 43°10′58″N 1°03′55″W / 43.1827281°N 1.0651407°W / 43.1827281; -1.0651407 (Nafarroa Beherea)
  28. Arbegaina, 326 m 43°10′38″N 0°56′08″W / 43.1772368°N 0.9356169°W / 43.1772368; -0.9356169 (Zuberoa)

Toki aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ahüzkiko iturria
  • Biduzeren iturburua
  • Elzarreko ordokia

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahüzkiko Herensuge[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal kondairak dioenez, Ahüzki mendian, Azalegiko kobazuloan bizi zen Herensuge. Bere hatsarekin animaliak erakartzen zituen eta ondoren jan, baita pertsonak ere zenbaitetan. Altzai herriko gazte batek pozoitu zuen Herensuge. Herensuge sutan jarri zen eta itsasorantz abiatu zen. Bidean zihoala, Arbailako pagoen goi muturrak moztu zituen isatsarekin bere haserrea erakutsiz.

Lamiak Behorlegi-mendin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Behorlegi-mendin non nahi baziren lehenago Lamin-ziloak. Artzain batek, egun batez, ikusi zuen Bas-Andre bat, urhezko orhaze batekin zilo hetarik batean orhaztatzen ari, ez baitzen guti harritu. Bainan Bas-Andreak erran zion ez izitzeko eta zilo hartarik, bizkarrean hartu-ta, eremaiten bazuen Apanizera, diruz zer nahi emanen ziola. Artzainak: baietz, eremanen zuela gogotik.

Hartu zuen beraz bizkarrean; bainan, zilotik athera ere gabe, sekulako alimaleak jali zitzaizkon bidera. Harritu zen artzaina, eta, Bas-Andrea han berean arthikirik, eskapatu zen ahalik eta lasterrena. Bas-Andreak, orduan, oihu bat egin zuen ikaragarria, eta erran zuen marrumaz: Madarikatua ni! Mila urthez egon behar baitut orai zilo huntan!.

Eta geroztik, han da, zilo hartan, artzainik ez baita sekulan harat menturatzen...

»

Ixtorio-mixterio, Jean Barbier, 1929


Ibilbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    mendigunea Arbailako mendigunea (Mendikat)
  2. Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]