Arbaiungo arroila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arbaiungo arroila
Foz de Arbayun-Navarra-Spain.jpg
Punturik altuena
Mendirik altuena Monteidorra
Altuera 830 metro
Koordenatuak 42° 40′ 00″ N, 1° 11′ 00″ W / 42.66666667°N,1.18333333°W / 42.66666667; -1.18333333Koordenatuak: 42° 40′ 00″ N, 1° 11′ 00″ W / 42.66666667°N,1.18333333°W / 42.66666667; -1.18333333
Geografia
Herrialdea Espainia
Autonomia Nafarroa Garaia
Mendilerro nagusia Pirinioak

Arbaiungo arroila Nafarroa ekialdean kokaturiko arroila da, Irunberritik 15 bat kilometrotara Nabaskozerako bidean. Isuko mendatean dagoen talaiatik arroila ikusteko modua dago, baita Usun herritik ateratzen den bidetik ere.

Zaraitzu ibaiak bertako kareharriaren erosioaren bidez eraturiko haitzebakia da, Irati ibaiara isuri baino lehen. Leireko mendilerroan dago kokaturik, 6 kilometro luze da eta ia 400 metrotako sakonera du puntu batzuetan.

Hegazti harrapariak, basurdeak, azeriak, erbiak, etab. aurki daitezke bertan. Haitzulo ugari dago.[1]

Nafarroako sai arreen koloniarik garrantzitsuena bertan kokaturik dagoenez gero, erreserba naturala da eta babesturik dago.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arbaiungo arroila
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa