Arbaiungo arroila
Arbaiungo arroila | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 457 m |
Prominentzia | 357 m |
Luzera | 6,2 km |
Azalera | 12,1 km² |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°40′28″N 1°11′11″W / 42.67433706°N 1.18634346°W42°40′28″N 1°11′11″W / 42.67433706°N 1.18634346°W |
Mendikatea | Idokorriko mendilerroa Leireko mendilerroa |
Kokapena | Pirinioaurrea |
Herrialdea | ![]() |
Foru erkidego | ![]() |
Arbaiungo arroila Nafarroa ekialdean kokaturiko arroila da, Irunberritik 15 bat kilometrotara Nabaskozerako bidean. Isuko mendatean dagoen talaiatik arroila ikusteko modua dago, baita Usun herritik ateratzen den bidetik ere.
Zaraitzu ibaiak bertako kareharriaren erosioaren bidez eraturiko haitzebakia da, Irati ibaiara isuri baino lehen. Leireko mendilerroan dago kokaturik, 6 kilometro luze da eta ia 400 metrotako sakonera du puntu batzuetan.
Hegazti harrapariak, basurdeak, azeriak, erbiak, etab. aurki daitezke bertan. Haitzulo ugari dago.[1]
Nafarroako sai arreen koloniarik garrantzitsuena bertan kokaturik dagoenez gero, erreserba naturala da eta babesturik dago.
Iruditegia
Erreferentziak
Ikus, gainera
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arbaiungo arroila |
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |