Arbiki azukrerre
Arbiki azukrerrea | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hymenogastraceae |
Generoa | Hebeloma |
Espeziea | Hebeloma sacchariolens Quél., 1880 |
Arbiki azukrerrea (Hebeloma sacchariolens) Hebeloma generoko onddo espezie bat da.[1]
Oso susmagarria. Intoxikazio gastrointestinalak eragin ditzakeela uste da.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 2 - 5 (7) cm-ko diametrokoa, kanpai-itxurakotik hemisferikora, gero lau-ganbila, batzuetan erdiko eremua hondoratuta eta titi kamuts batekin. Ertza kurbatutik laura, izurtua eta zurbilagoa. Azal leuna, likatsua eguraldi hezean, okre kolorekoa, ilunagoa diskoaren eremuan eta argiagoa ertzerantz.
Orriak: Zabalak, sabeldunak, adnatatik emargitatura eta tartekatutako orritxoekin; buztin kolorekotik krema-okre kolorekoetara doazenak, eta ertz krenulatu eta zurixkekin.
Hanka: 4 - 6 (7) x 0,3 - 0,8 cm-koak, betea, zilindrikoa, luzetara zuntzekin, oinarria lodiagoa du eta pruinaduna goia; zurixka-krema koloretik krema kolorera doana,
Haragia: Lodia diskoan, mehea ertzean eta zurixka-krema kolorekoa, azukre errearen usaina edo laranjondo-lorearen usaina du eta zapore mikatza.[2]
Etimologia: Hebeloma terminoa antzinako grekotik dator eta errezel gaztea esan nahi du, perretxiko heldugabeetan bakarrik ikusten delako errezela. Sacchariolens epitetoa, azukrea esan nahi duen "sarkara" (sanskritoa) hitzetik dator. Haragiaren usainagatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sukaldaritzan interesik ez duen espeziea.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Usaina dela eta, Hebeloma pallidoluctuosum delakoarekin nahas daiteke, urkietan eta sahatsetan hazten da. Baita, haltzetan hazten den Hebeloma tomentosum eta zingiretako sahatsetan hazten den Hebeloma fusipes espeziarekin ere.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udan eta udazkenean hazten da, hostozabalen basoetako leku hezeetan.[5]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europa, Ipar Amerika.
Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 358 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 129 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 228 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 241 or. ISBN 84-505-1806-7..