Arbilgo probintzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arbil probintzia» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Arbilgo probintzia
 Irak
Collage of Hawler - Erbil Governorate.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Irak
Eskualde geografiko  Irakeko Kurdistan
ISO 3166-2 IQ-AR
Hiriburua Arbil
Geografia
Koordenatuak 36° 11′ 00″ N, 44° 02′ 00″ E / 36.183333333333°N,44.033333333333°E / 36.183333333333; 44.033333333333Koordenatuak: 36° 11′ 00″ N, 44° 02′ 00″ E / 36.183333333333°N,44.033333333333°E / 36.183333333333; 44.033333333333
Arbil map.svg
Azalera 12.000 km²
Mugakideak Dohuk Governorate
Demografia
Biztanleria 1.532.081 bizt. (2009)
Dentsitatea 127,67 bizt/km²
Ordu eremua UTC+03:00
http://www.hawlergov.org/en/

Arbil edo Hewlêr[1] (kurdueraz: Parêzgeha Hewlêr - پارێزگای ھەولێر, asirieraz: ܗܘܦܲܪܟܝܵܐ ܕܐܲܪܒܝܠ , arabieraz: محافظة أربيل‎ Muḥāfaẓat Arbīl; Irbil, Erbel edo Arbel bezala ere transkribatua) Irakeko probintzia bat da. Herrialdearen iparraldean dago. Bere hiriburua Arbil da.

Bere hedadura 14.428 kilometro karratukoa da. Kalkulatzen denez, bere gutxi gorabeherako biztanleria 1.134.000 pertsonakoa da, 2001eko azken erroldaren arabera. Batez ere, kurduak bizi dira bertan, arabiar eta turkomano gutxiengo garrantzitsuak ere badauden arren. 1974tik, Kurduar Eskualde Autonomoaren zati da. Bere hiriburuak 581.998 pertsonako biztanleria du.

Iparraldean Turkiarekin muga egiten du, ipar-ekialdean Iranekin (Azarbayjan-e Gharbi probintzia), hego-ekialdean Suleimaniya probintziarekin, hegoaldean At Ta'mim probintziarekin, hego-mendebaldean Salah ad Din probintziarekin, mendebaldean Ninawa probintziarekin eta ipar-mendebaldean Dahuk probintziarekin.

Probintzia honetako ekonomia nekazaritzan eta, neurri batean petrolio ekoizpenean oinarritzen da. Oso kaltetua irten zen Saddam Hussein eta irakiar kurduen arteko gatazkatik, Nazio Batuek ezarritako zigorrak ez betetzeko eginiko kontrabandoak, tokiko biztanle askori, biziraun eta baita oparotasuna lortzea ere ahalbidetu diete.

2004ko abuztutik 3.000 soldaduko dibisio korear bat zabaldua dago probintzian bakea mantendu eta bere berreraikuntzan laguntzeko.

Arbil, antzinako Asiriaren erdialdean dago. Arbilen, asiriar erresuma bat egon zen, Adiabene erresuma izenekoa (ܚܕܝܐܒ) duela 2000 urte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]