Arbizu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arbizu
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Arbizuko udaletxea.jpg
Udaletxea.

Arbizuko bandera

Arbizuko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Sakana
Izen ofiziala Escudo de Arbizu.svg Arbizu
Alkatea Francisco Javier Razkin (EH Bildu)
Posta kodea 31839
INE kodea 31027
Herritarra arbizuar
Kokapena
Koordenatuak 42° 54′ 53″ N, 2° 02′ 22″ W / 42.9147°N,2.0394°W / 42.9147; -2.0394Koordenatuak: 42° 54′ 53″ N, 2° 02′ 22″ W / 42.9147°N,2.0394°W / 42.9147; -2.0394
Azalera 14,54 km2
Garaiera 496 metro
Distantzia 34 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 1.117 biztanle
Dentsitatea 76,82 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 15,68
Zahartze tasa[1] % 18,84
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 56,22
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 80,43 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 10,61 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 82,99 (2010)
Euskararen erabilera % 61,8 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.arbizu.eus


Arbizu[2] Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Sakana eskualdekoa, Iruñeko merindadekoa. Udalerriak 1.078 biztanle zituen 2014. urtean, eta 1.104 biztanle 2019an. Iruñetik 38 kilometro mendebaldera dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leziza ibaiaren ertzean dago kokatuta, ibai horrek bere urak Arakil ibaian isuri baino apur bat gorago. Herria zeharkatzen du N-240 errepideak (Iruñea-Gasteiz).

Arbizuk mugakide du Aralarko Elkartea iparraldean, Lakuntza eta Uharte Arakil ekialdean, Etxarri Aranatz eta Ergoiena mendebaldean, eta Ergoiena hegoaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trikuharria

Historiaurreari dagokionez, Arbizuko dermioan, Aralar aldeko basoan, bi trikuharri daude, Artabakargoa eta Fagatxabalgoa, eta artzainen kulturaren aztarnak ere nabariak dira zenbait tokitan.

Arbizu Aranazko Lurraldearen parte zen XIII. mendean. Goi Erdi Aroan Aranazko lurretan herri ugari zeuden, gaur egun baino askoz gehiago, Arbizuren kasuan Araña, Maiza, Arrospide, Mundiñano eta Sarria. Nafarroaren eta Gaztelaren arteko mugan gelditu zirenean arriskuak areagotu zirenez, herrixka horiek desagertzen joan ziren, eta bertako biztanleek herri handiagoetara jo zuten segurtasun bila, batez ere Etxarri Aranatzera. Zenbaitek dioenez, Arrospide eta Arañako bizilagunak Arbizura jeitsi ziren, eta Mundiñano eta Maizakoak berriz Etxarrira.

XVI. mendean Hiria izateko mesedea bereganatu zuen Arbizuk, eta alkatez Aranaztik bereizi zen. Aranazko Lurraldearen batasunak edo elkarteak, halere, 1882. urtera arte iraun zuen, eta orduan banatu ziren kideak eta lurrak (Etxarri Aranatz, Lizarragabengoa, Lizarraga, Dorrau, Unanu eta Arbizu).

1813ko gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Independentzia gerran kalte handiak jasan zituen herriak, Gasteizko bataila galdu ondoren (1813) frantsesek, etxerako bidean zihoazela, aurkitu zuten guztia arpilatu eta suntsitu zutenean. XIX. mendearen erdialdean nabarmenak ziren oraindik ondorioak, herriari su eman eta etxeen erdiak erre baitzituzten.

1936ko gerra Arbizun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mende osoan 900 biztanleren bueltan egon zen Arbizuko populazioa, baina XXI. mendearen lehen hamarkadan hazkunde esanguratsua gertatu zen eta 1.100 biztanle inguru izatera iritsi zen; alegia, % 15eko hazkundea izan zuen hamar urtean.

1.104 biztanle ditu, 2019ko urtarrilaren 1eko datuen arabera.

Arbizuko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011n bi zerrenda aurkeztu ziren; Bilduk berea erretiratu zuen[3] eta Mendinueta alkatea buru zuen Arbizuarron Hitza espainiar epaitegiek legez kanpo utzi zuten[4]. Hortaz, Mendinuetak jarduneko alkate segitu zuen.

2015eko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bilduk botoen %75,10 (392 boto) eta zinegotzi guztiak (9) eskuratu zituen.

2019ko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bilduk botoen %79,89 (425 boto) eta zinegotzi guztiak (9) eskuratu zituen.

Arbizuko udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzaren 26a

Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu*
9 / 9
425 (% 79,8)
Datuen iturria: [1]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francisco Javier Razkin Flores, hainbat urtez Arbizuko alkate.
1999-2003 Francisco Javier Razkin Flores
2003-2007 Jesus Mari Mendinueta
2007-2011 Jesús Mari Mendinueta EAE
2011-2015 Jesús Mari Mendinueta Alderdirik gabea[5]
2015-2019 Carmen Marañon Chasco EH Bildu
2019- Francisco Javier Razkin Flores EH Bildu

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 7

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arbizuko Udala Etxarri Aranazko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko eta Sakanako Mankomunitateko (MANK) kidea da.

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Manuel Razkin arbizuarraren testigantza, eskolara joaten zeneko garaiaz.[6]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arbizuko hizkera[7] nafarreraren[8] aldaera bat da, hego-sartaldeko azpieuskalkiari[9] dagokiona. Zehatzago esanda, Sakanako euskara[10] da bertakoa, ekialdean dauden beste herrien multzo berekoa.

Gaur egun, arbizuarren % 80tik gora dira euskaldunak; horregatik, udalerria UEMA elkartean sarturik dugu.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakaren etxea

Mariaren Natibitatearen parrokia.

XVII. mendean eraiki zen Martin Galartzaren bitartez. Eraikinak nabe bakarra dauka eta erdi puntuko leihoak. 1813an, armada frantsesa Gasteizko batailatik erretiradan zihoala, herriko hainbat etxe erre zituzten soldaduek, bai eta elizaren zati bat ere, Pedro Otxoa Arinek eta Martin Ataunek eginiko erretaulak barne. Gaur egun elementu gutxi batzuk baino ez dira gordetzen (Ama Birjina haurrarekin irudikatzen duen tailla errenazentista bat, XVI. mendekoa; San Pedroren beste tailla bat, jarrita, estilo erromanistakoa, XVII. mendekoa; eta kalbario bat, mende horren hasierakoa).

Ebanjelioaren aldean beste erretaula bat dago, Errosarioko Ama Birjinarena, barrokoa, XVII. mendekoa, eta, Epistolaren aldean, Gurutziltzatuaren erretaula, barrokoa hori ere, XVII. mendekoa, biak moldatuak, frantsesen kontrako gerra ondoko kalteak konpontzeko, seguraski. Gurutziltzatuaren tailla nabarmentzen da, barrokoa, eta bertako irudi bat, XIX. mendekoa, Andre Maria Doloretakoa. Organoa 1846koa da eta bataio-harria, azkenik, Erdi Arokoa.

Dorretxea edo Jakaren etxea

Elizatik herrira aldera, eraikin nabarmen bat dago, Erdi Aroko dorretxe bat. Oin karratuko bloke bat da, lau solairurekin eta lau isuriko teilatuarekin, harlanduez egina. Hainbat ezaugarri direla eta (ateko arkua, lehio geminatua, leiho ondoko jarlekuak, gezileihoak...), pentsatzekoa da XV. mendekoa dela. Dorretxe hau Arbizuko “cabo de armería” izan zen, eta halaxe dago erregistratuta Nafarroako Erreinuko Armarrien Liburuan, armarri honekin: bi otso eta ertz aspaduna.

San Juan ermitan urtero, ekainaren 23an, erromeria ospatzen dute arbizuarrek, sanjuan festen hasieran. Iluntzean ermitatik jaitsi eta herriko kaleetan barna ibiltzen dira arbizuarrak suen gainean saltatzen. Hurrengo egunean, ekainak 24, meza egiten da bertan.

Arbizuar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alerta Gorria
  • Nafarroa 1512
  • Beietz

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 Marda (Palestina)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  3. Bildu, lehena, Guaixe.
  4. Bilduren zerrendez gain, 18 hautesle elkarte inpugnatu ditu Fiskaltzak, Berria.
  5. EAE legez kanpo utzi zutenetik.
  6. «Razkin Flores, Manuel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-01.
  7. «Arbizu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-01.
  8. «Nafarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-01.
  9. «Hego-sartaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-01.
  10. «Sakanakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-01.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa