Edukira joan

Arbolantxa bidea

Koordenatuak: 43°15′28″N 02°52′25″W / 43.25778°N 2.87361°W / 43.25778; -2.87361
Wikipedia, Entziklopedia askea

Arbolantxa bidea

Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Bilbo erdigunea
Arbolantxa bidea is located in Euskal Herria
Arbolantxa bidea
Arbolantxa bidea
Arbolantxa bidea is located in Bizkaia
Arbolantxa bidea
Arbolantxa bidea
Arbolantxa bidea is located in Bilbo erdigunea
Arbolantxa bidea
Arbolantxa bidea
Koordenatuak: 43°15′28″N 02°52′25″W / 43.25778°N 2.87361°W / 43.25778; -2.87361

Arbolantxa edo Alborantxa Begoñako auzoa da. Otxarkoagatik hurbil dago, Bilbon, eta oraindik mantentzen du baserri-giroa.[1][2]

Arbolantxa bidea Otxarkoagako Prestakuntza Zentroan hasten da, igotzen da Azkarairaino, Ibaizabal ibaiaren gainean doa gero bidea Begoña herriaren ekialdeko mugaraino. Hor hasten da Etxebarriko San Antonio auzoa.

Justuren Baseliza Justibaso izeneko parajean zegoen kokatuta, gaur egun Santamarinako Sanatorioko Tapia pabilioi zaharra dagoen lekuan. Baseliza eta ondoko Justu baserriak, etxalde bat osatzen zuten, bata bestearen ondoan zeuden horma baten bidez lotuta, eta antza, antzinan etxe horretan bizi zen baselizaren jagolea.

Baselizan, beste hainbat elizetan egiten zen moduen, lur ematen zen. Enterramendu horien ohiturak edo ermita hor ereikitzea zerikusirik euki daitekee berrehun metro gorago aurkitu den orain dela 2000 urteko Irumugarrieta trikuharriagaz edo gure historiaurreko ohiturekin?

Justu eguneko erromeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuaren 6an ospatzen zen Justugune (Justu eguna) eta inguruko beste hainbat ermitatan egiten zen moduan (Santo. Domingo - Egirleta, San Roke edo San Antolinen), meza ostean egun osoko erromeria egiten zen Landazabal baserri ondoko landan, gaur egun txaleta dagoen lekuan. Ospe handiko eguna zen eta bertara, Begoña, Zamudio, Etxebarri eta inguruko beste herrietako jendea hurbiltzen zen. Egun osoa ematen zen bertan iluntzeraino eta batzuk astoz ere mugitzen ziren, umeak eta bazkaria eramateko. Galduta egon zen erromeria luzaro, baina 1995az geroztik berreskuratu egin da, urte batzuetan Tetuane landan eta gaur egun, Arbolantxa bideko Goikoetxe baserri ondoan. Herri bazkaria eta arratsaldeko ospakizunak leku eta era ezberdinetan antolatu izan dira.[3]

Goiko aldean ikuspegi zabala dago, bertan panoraman ikus daitezke inguruko herriak: Etxebarri, Basauri, Begoña (Bolueta, Azkarai. eta Otxarkoaga) eta BIlbo. baita itsadarraren ezkerraldeko mendiak ere (Pagasarri, Eretza...).

Bizkaiko Aldundiak 1925ean egin zuen Begoñako Errepublikaren mapa topografikoan inguruaren izena ez zen Arbolantxa, mapan hiru tokitan azaltzen da "Alborancha" izenarekin.

Arbolantxatarren leinua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arbolantxa leinuak jatorrizko oinetxea Begoñako elizatean zuen, eta bazeuzkan, halaber, bi dorretxe Bilbon: Martín Pérez Arbolantxakoarena BelostikalenErribera kalearen kantoian—, batetik, eta Juan Arbolantxakoarena, Barrenkalebarrena kalean —Erribera kalearen kantoian—, bestetik. Bilboko lehen probestua izan zen, eta San Frantzisko komentua egiteko lurrak eman zituen dohaintzan. Desadostasunak izan zituen Errege-erregina Katolikoekin, Enrike III.ak bandokideak lasaitzearren eman zituen ordenantzak berrezarri zituen eta.[5]

Leinu horri buruzko lehen berria Juan Sánchez Arbolantxakoarena da; hain zuzen ere, 1321ean hiribilduko probestu gisa ageri da, María Díaz Harokoa Bizkaiko andrearen despentsari nagusiari, Juan Pérezi, erregu egiteko batzarrean, Bilboko Kontzejua babes zezan legizamondarrek Basondoko errotetan egin zieten erasotik. 1334. urteko udaberrian, Alfontso XI.ak beraren etxean ostatu hartu zuen, Erregea jaurerriaz jabetzera joan zen, baina ez zuen lortu.

Pedro Arbolantxa Bilbon jaio zen 1476 inguruan, eta leinuko kide nabarmenena da. Merkatari, itsaslari eta abenturazale handia izan zen, bai eta itsasontzi handi baten jabe ere, ontzi horretako maisu ziharduela. Nabigatzaile gisa egin zituen ibileretan, Vasco Núñez de Balboaren kide izan zen. Nabigatzaile ospetsu hark Ozeano Barea aurkitu zuen 1513an. [5]

Leinu horretakoa izan zen, orobat, Jerónimo de Arbolantxa poeta. Las Habidas izenburuko liburua argitaratu zuen (Zaragoza, 1566), eta Miguel de Cervantesek Viaje al Parnaso lanean aipatu zuen.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Garmendia, Lander Muñagorri. ««Orain, tabernetan ez da kantatzen»» Berria (kontsulta data: 2017-03-12).
  2. «“Lehen arbolantxan dena zen euskaraz, hika hitz egiten genuen”» Argia (kontsulta data: 2017-03-12).
  3. Urrutikoetxea, Koldo "JUSTUKO ERMITA ETA JUSTU(E)GUNEKO ERROMERIA" Berton aldizkaria, 1998
  4. Enbeitia, Onintza. (2019-10-31). «Josu Agirre baserritarra, Bilboko 'azken mohikanoa'» EITB (kontsulta data: 2024-09-10).
  5. a b c «BilbaoIzan, ARBOLANTXA KALEA» www.bilbao.eus (kontsulta data: 2025-04-01).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.