Arca di san Domenico
Arca di san Domenico | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Nicola Pisano, Michelangelo, Niccolò dell'Arca (en) ![]() ![]() |
Mugimendua | Italian Renaissance (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | haitzurdina |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Santo Domingoren basilika |
Herrialdea | ![]() |
Italiako eskualdeak | ![]() |
Italiako hiri metropolitarra | Boloniako metropoli-hiria |
Italiako udalerri | Bolonia |
Koordenatuak | 44°29′22″N 11°20′40″E / 44.4895°N 11.3445°E |
![]() | |
Arca di san Domenico (italieraz San Domingoren kutxa) delakoa Domingo de Guzman santu katolikoaren hondarrak dituen monumentua da, Boloniako San Domenico basilikan kokatua. Aldare eta hilobia da aldi berean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1221ean hil zen Domingo Guzman elizgizon gaztelaua Italian, Bolonian hain zuzen, eta haren gorpuzkiak marmolezko sarkofago soil batean jarri zituzten 1233an, San Domenico elizaren alboko kapera bateko aldarearen barruan. 1267an, fededunek santuaren gorpuzkiak ikus zitzaten, santuaren bizitzako pasarteekin apaindutako monumentu handiago batera eraman zituzten, Nicola Pisanok eta bere ikasle Fray Gugliemo Agnellik eta Arnolfo di Cambiok egina.
Geroago, egun duen formaera ekarriz monumentua, haren apaindura Niccolo di Barik aldatu zuen (lan honetatik Niccolo dell'Arca bezala ezagunagoa izango zena)[1], honek eskultura multzo bat egin zuelarik: lau ebanjelariak, Asisko San Frantzisko, Santo Domingo bera, San Floriano santua, eta aingeruek adoratutako Kristo hila, guztia Jainkoaren irudiaz koroatua. 1494an hil zen Niccolo, eta Michelangelorengana jo zuten lana amaitzeko, eta honek eskultura gehiago gehitu zituen: beste aingeru bat, San Petronio, eta San Procolo. 1531. urtean Alfonso Lombardi eskultoreak multzoaren haitzurdinezko behe-erliebeak egin zituen Domingoren bizitzako pasarteak Errege Magoen Adorazioa gehituz.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Aingerua, Niccolo dell'Arcarena.
-
Nicola Pisanok egindako apainduren detailea.
-
Erregeen gurtza, Alfonso Lombardirena.
-
Michelangeloren eskulturetako bat, San Petronio.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Basilica di San Domenico» www.bolognawelcome.com (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko Wikipediako «Arca de sant Domènec» artikulutik itzuli da; zehazki, 2024-12-22ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.