Edukira joan

Arca di san Donato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arca di san Donato
Jatorria
Sortzailea(k)Giovanni Pisano eta Agostino da Siena (en) Itzuli
Sorrera-urtea1289
Ezaugarriak
Kokapena
LekuaArezzoko katedrala
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Toscana
ProbintziaArezzoko probintzia
Italiako udalerriArezzo

Arca di san Donato (italieraz San Donatoren kutxa) delakoa Donato santu katolikoaren hondarrak gordetzeko egin zuten monumentua da, Arezzoko katedralean kokatua. Elizako aldare nagusia ere bada, absidearen erdian kokatua.

1289. urtea baino lehenagokoa da aldarea, berez, eta hiru aldetan zutabe txikiz eusten diren arku zorrotzez apainduta dago.[1] Haren atzean itsatsia ageri da Donatoren arka edo kutxa, 1362an jada dokumentatutako haitzurdiezko lan paregabea, baina aurretiazko fase ezberdinen aztarnak ere badituena. San Donato gotzainaren oroimenez eraiki zen, 363an Arezzon hil zen martiria: gorpuzkinak erlikia gisa arka barruan daude, salbu eta burua.[2]

Marmolezko monumentua hamabi zutabek osatzen dute, eta bakoitza erpin eta pinakulu gotikoetan burutua dago. Lan honen sorreran Siena, Florentzio eta Arezzoko artistek parte hartu zuten XIV. mendean zehar. Beheko banda Agostino di Giovanni eta Agnolo di Venturarena da, XIV. mendearen lehen erdikoa, eta horren gaineko bandan dauden erliebeak (zeinetan erdiko nabarmenean Madonna eta Haurra irudikatzen diren), Giovanni di Francesco eta Betto di Francescorenak dira nagusiki, XIV. mendearen bigarren erdikoak. Arkaren atzealdea San Donatoren bizitzako eszenekin apainduta dago, bere dekapitazioa ageri da kasu.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Cattedrale dei Santi Pietro e Donato» web.archive.org 2015-07-12 (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  2. (Italieraz) «San Donato di Arezzo» Santiebeati.it (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
  3. (Ingelesez) Lombardi, Laura. «Un’Arca di luce per valorizzare Arezzo - Il Giornale dell'Arte» www.ilgiornaledellarte.com/Articolo/UnArca-di-luce-per-valorizzare-Arezzo (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]