Arco Iris ur-jauzia
Itxura
| Arco Iris ur-jauzia | |
|---|---|
| Mota | ur-jauzia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 13°46′50″S 60°56′46″W / 13.780531°S 60.946089°W |
| Estatu burujabe | |
| Boliviaren banaketa administratiboa | |
| Babestutako-eremua | Noel Kempff Mercado National Park (en) |
Arco Iris ur-jauzia (gaztelaniaz: Catarata Arco Iris), hau da, Ortzadarraren ur-jauzia, Bolivian aurkitzen den ur-jauzia da. Noel Kempff Mercado Parke Nazionalean dago, Santa Cruz departamenduan, Brasilekiko mugatik hurbil[1]. San Ignacio da hurbilen dagoen herria.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Caparú ordokian datorren Paucerna ibaiak 88 metrotako jauzi librea egiten du. Urak azpian dagoen putzua jotzerakoan ortzadarra sortzen da eta hortik datorkio izena.
Hilabete euritsuena urtarrila eta otsaila izaten da, 195 mm-ko batazbesteko prezipitazioak izaten dira. Uztaila da lehorrena, 18 mm baino ez. Horren arabera ur-jauziaren ur emaria asko aldatzen da.[2]
Oihan tropikalak inguratzen du Arco Iris ur-jauzia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Bizón, Pablo. (2016-01-29). «Arco Iris, las cataratas "escondidas" de Bolivia» Clarín (kontsulta data: 2025-08-12).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) amigoviajero.com. (2023-07-22). «Catarata Arco Iris (Bolivia)» Amigo Viajero (kontsulta data: 2025-08-12).
