Arctocebus aureus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arctocebus aureus
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Animalia
Filuma Chordata
Klasea Mammalia
Ordena Primates
Familia Lorisidae
Generoa Arctocebus
Espeziea Arctocebus aureus
Hedapen mapa
Golden Angwantibo area.png

Arctocebus aureus edo Urrezko Angwantiboa Afrikan bizi den primate txiki bat da. Arctocebus calabarensisekin batera generoa osatzen dute. Nigeria, Kamerun, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Ekuatore Ginean bizi dira batez ere. 266-465 gramo inguruko pisua dute.

Isats oso txikia dute, ohikoak baino motzagoak diren behatz erakusleak, garbiketarako atzapar berezia oinetan eta lerro txuri bat aurpegian. Kolorea dela eta Arctocebus calabarensisetik erraz bereizten da: bizkarra gorri-urrekara dute eta gorriagoa sabelean.

Gauez bizi dira zuhaitzetan, lurretik 5-15 metrotara. Jaten dutenaren %85a intsektuak dira eta bestea fruitak. Bestela Arctocebus calabarensisen antolaketa oso antzekoa dute.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arctocebus aureus Aldatu lotura Wikidatan