Ardagai ezkatatsu-handi
Ardagai ezkatatsu-handia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Polyporales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Polyporaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cerioporus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cerioporus squamosus Quél., 1886 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Ardagai ezkatatsu-handia (Polyporus squamosus) Polyporaceae familiako onddo espezie bat da. Luzaroan hazten denez, ia urte osoan aurki daiteke. Nahiko erraz identifikatzen den perretxikoa da, eta Polyporus generoan hurbil dauden beste espezie batzuk bereizten dira, neurriagatik eta habitatagatik. Oso ale gazteak, haragi samurrekoak, denbora luzez egosi ondoren jan daitezke. Ez da, baina, tradizioa eta sukaldaritzako bokazioa duen perretxikoa.[1]
Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txapelak 5-30 cm zabal edo gehiago izaten ditu, haizemaile-formakoak, zuri zikinekoak edo horixkak, ezkatak zabalak eta kolore beltz ilunekoak. Karpoforoa oso motel hazten da, eta hilabete askotan mantendu daiteke. Behealdean, himenioak oso tutu finen barrualdea estaltzen du, 7 mm arteko luzerakoak, oinetik ia dekurrenteak, poro zuriarekin edo kremarekin. Oina lodia eta makurtua da, 3-10 cm artekoa, gehienetan albo batean, eta oinarria beltza perretxiko gazteetan eta beltza zaharrenetan. Hasieran, haragi samurra; ondoren, koriazeoa eta bukaeran oso gogorra, irin zaharraren usainarekin eta zapore gozoarekin.
Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egurraren gainean bizi da, batez ere ibaiertzeko basoetako zuhaitzetan (sahatsak, makalak, lizarrak...), eroritako enborretan edo zuhaitz bizien gainean, zaurietan eta urratutako adarretan.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.