Ardagai ezkatatsu-txiki
Ardagai ezkatatsu-txikia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Polyporales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Polyporaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Polyporus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Polyporus tuberaster Fr., 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus tuberaster | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Ardagai ezkatatsu-txikia (Polyporus tuberaster) Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da kaltegarria, baina haragia oso zaila da, gaztetan ere bai. Batzuek lehortu eta birrindu egiten dute, hornigai gisa erabiltzeko.
Sinonimoak: Scutiger tuberosus, Polyporus lentus, Mycelithe fungifera, Polyporus floccipes, Polyporus tubarius, Polyporus brumalis var. floccopus, Polyporus forquignonii, Cerioporus forquignonii, Leucoporus tubarius, Polyporus latisporus, Polyporus decurrens, Leucoporus lentus, Leucoporus forquignonii, Scutiger decurrens, Polyporus helopus, Grifola tuckahoe, Polyporus tuckahoe, Melanopus squamosus subsp. lentus, Melanopus squamosus subsp. forquignonii, Polyporellus tuberaster, Polyporellus squamosus f. forquignonii, Polyporellus squamosus f. lentus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, zurixka-horixka edo krema-okre kolorekoa, ezkatatsua, mamitsua, zabaldua edo zertxobait hondoratua.
Tutuak: Laburrak, 1 eta 2 cm bitartekoak, dekurrenteak, zurixkak. Poro poligonalak, luzeak, zuri-krema zurbil kolorekoak.
Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.

Hanka: Zurixka, 2 eta 4 cm bitarteko luzera eta 4 eta 8 mm bitarteko lodiera du, meheagoa eta okre kolorekoa oinarrirantz, pixka bat hirtsutua eta ezkatatsua, inkurbatua, eszentrikoa, batzuetan alboan. Noizean behin esklerozio handi samarra izan dezake.
Haragia: Gaztetan samurra eta hauskorra, ondoren larrukara eta zaila, lodia, zuria; usain ahula du eta zaporea garratz samarra.[2]

Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen "poly" hitzetik eta poro, urrats, esan nahi duen "póros" hitzetik. Poro ugarirekin.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldaritzarako baliorik gabea, haragi zaila duelako.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Polyporus tunetanus delakoaren itxura osoa du, baina hau habitatagatik bereizten da, erretako gurbitzen sustraietan hazten baita. Polyporus squamosus espeziearen antza ere badu, baina hau askoz handiagoa da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, hostogalkorren adar hiletan, batez ere haritzetan eta pagoetan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Costa Rica, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Réunion, Ruanda, Hego Korea, Himalaiako eremua, Israel.[5]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 627 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 484 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 314 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Polyporus tuberaster: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1821. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Polyporus
- Onddo jangarriak
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Europako onddoak
- Réuniongo onddoak
- Ruandako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Israelgo onddoak
- Australiako onddoak
- Japoniako onddoak