Ardagai ezpaingorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ardagai ezpaingorria
Fomitopsis pinicola 109142.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaFomitopsidaceae
GeneroaFomitopsis
Espeziea Fomitopsis pinicola
P.Karst., 1881
Mikologia
Pores icon.png 
poroak himenioan
No cap icon.svg 
txapelik ez
Decurrent gills icon2.svg 
himenioa dekurrentea da
Yellow spore print icon.png 
espora horiak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da
Inedible toxicity icon.png 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ardagai ezpaingorria (Fomitopsis pinicola) Fomitopsidaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sukaldaritzarako interesik gabea. Antzina hemostatiko gisa erabiltzen zen hemorragiak mozteko.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 40 cm arteko luzera eta 20 cm arteko zabalera; dimidiatua edo ungulatua, eremu zentrokide arinekin, azal bereizgarri batekin: hasieran hori-laranja kolorekoa, gero beltzaxka, ertza izan ezik, kamutsa eta hori-gorrixka da; ur tantak exudatu ditzake.

Tutuak: Estratuak eratzen dituzte.

Poroak: Txikiak, 3 - 4 mm batean, zurixketatik horixketara, zauritzean zikintzen direnak.

Trama: Suberosoa, krema-okre kolorekoa; pixka bat erretxinaren zaporekoa.[2]

Etimologia: Fomitopsis terminoak, Fomes generoko perretxikoen antzekoa dela esan nahi du, eta sua pizteko ardagaia esan nahi du, Fomes hitzak. Pinicola epitetoak esan nahi du, pinua erabiltzen duela ostatu gisa.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dana garria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azal erretxinaduna duten espezieen artean, hemen, bi baino ez dira aipatzen: Ganoderma pfeifferi delakoa, honek bilbea askoz ilunagoa du eta kolorea berriz arrea edo herdoil-arrexka. Ganoderma resinaceum espeziea, hau haritzetakoa da, baina ez bakarrik, honek bilbea oso argia du, eta gaztea denean biguna da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan, baina batez ere udazken osoan, koniferoetan eta hostozabaletan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Europa, Errusia, Iran, Kaukaso mendikatea, Turkmenistan, Kazakhstan, Kirgizistan, Uzbekistan, Australia, Txina, Himalaiako mendikatea eta Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 658 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 456 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo,, 124 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 320 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]