Ardagai hori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ardagai hori
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaLaetiporus
Espeziea Laetiporus sulphureus
Murrill, 1920
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel laua
 
ez dauka orririk
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
erretakoa jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ardagai horia (Laetiporus sulphureus) Europan eta Ipar Amerikan hazten den erlaitzeko onddo bat da (zuhaitzetan hazten diren onddoak). Euskal Herrian ere aurki daiteke. Esporokarpoak edo gorputz fruktiboak kolore hori urrekara duten egitura deigarriak hazten dira, apal gisa, zuhaitz eta adarren enborretan. Gorputz emankor zaharrak kolore beixa zurbil edo gris argiz desagertzen dira. Gorputz fruktiferoaren beheko gainazala tubulu-poroz osatuta dago, brankien ordez.[1]

Laetiporus sulphureus saprofitoa da eta, batzuetan, parasito ahula. Usteltze kubiko marroia sortzen du hazten den zuhaitzen bihotzean. Bat-bateko onddo asko ez bezala, gaztea denean jan daiteke, kontrako erreakzioak izan baditu ere. Hala ere, ez da bere jangarritasunagatik ezaguna[2].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Urte osoan agertzen da, tamaina handiarekin, eta zabaleran 50 cm inguruko aleak aurkitu dira, baina ohikoena horren tamaina erdikoa izatea da, 30 cm-ra irits daitekeen proiekzioarekin eta 1 edo 2 cm arteko lodierarekin. Espezie honen kolorea nabarmentzen da batez ere, laranja bizi eta deigarri kolorekoa delako, nahiz eta batzuetan horixka izan daitekeen. Normalean inbrikatuak edo gainjarriak agertzen dira karpoforoak, substratuarekiko perpendikular proiektatuak, kontsola edo mihi formakoa, batzuetan forma irregularragoekin, naiz eta jaiotzen direnean nahiko homogeneoak eta biribilduak izan. Ertza edo hazkunde eremua hiribildua eta askoz argiagoa, ia zurixka.

Himenioa: Poroduna, sufre bizi koloreko poroetan amaitzen diren tutu oso laburrez osatua. 2 edo 3 poro milimetroko, eta nahiko biribilduak dira.

Hanka: Ez du, substratuari zuzenean atxikitzen zaion espeziea da.

Haragia: Ez oso lodia kolore zurixkakoa, ondoaren kanpoaldeko kolorearen ondoan nabarmentzen dena, nahiko biguna alea gaztea denean, ondoren gogorra eta larrukara bihurtzen da. Nahiko usain garratza du, baina ez da desatsegina, eta zaporeak, batzuek diotenez, oilaskoa gogoratzen du, baina garratz samarra ere bada.[3]

Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen, "poly" hitzetik eta poro, urrats, esan nahi duen "póros" hitzetik. Poro ugarirekin. Sulphureus epitetoa latinetik dator, sufre, esan nahi duen, "sulphureus" hitzetik. Bere hori-laranja koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarritasuna zalantzazkoa da, toxikoa izan daiteke. AEBko eskualde batzuetan "basoetako oilaskoa" deitzen dioten arren, hesteetako arazo ugari eragin ditu. Edari alkoholdunekin ezin da jan. Edonola ere, ale oso gazteak bakarrik kontsumitu behar dira.[4]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere forma, tamaina eta itxura orokorragatik, espezie nahastezina da.[5]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan. Kolore marroiko usteldura eragiten du eta kaltetutako zuhaitza berehala hiltzen da, jarduera entzimatikoa duelako. Zuhaitz zaharren parasito suntsitzailea da, bai basoetan bai parke eta lorategietako zuhaitz bakartuetan.[6]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik. Habitat ugaritan garatzen da.[7]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Aranzadi. «Laetiporus sulphureus» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2022-08-08).
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 323 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 316 or. ISBN 84-282-0865-4..
  7. Laetiporus sulphureus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]