Ardagai hostotsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ardagai hostotsua
Eikhaas.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaMeripilaceae
GeneroaGrifola
Espeziea Grifola frondosa
Gray, 1821
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakmaitake polysaccharide (en) Itzuli eta maitake (en) Itzuli
Mikologia
Pores icon.png 
poroak himenioan
Offset cap icon.svg 
txapel okertua
Decurrent gills icon2.svg 
himenioa dekurrentea da
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Parasitic ecology icon.png 
bizkarroia da
Choice toxicity icon.png 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ardagai hostotsua edo Maitake (Grifola frondosa) zuhaitzen oinarrian hazten den perretxiko poliporosoa da, batez ere haritz zaharretan edo astigarretan; normalean, udaren amaieran eta udazkenaren hasieran egoten da. Txina, Europa eta Ipar Amerikakoa da.

Sinonimoa: Polyporus frondosus, Polyporus intybaceus

Oso gaztea denean kontsumi daiteke, baina hazten denean, larrukara bihurtzen da. Japonian eta Ekialdean sendagarri gisa erabiltzen da, baina erreakzio alergikoak eragin ditu.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laetiporus sulphureus onddoa bezala, Grifola frondosa onddo iraunkorra da, eta sarritan leku berean hazten da zenbait urtez jarraian.

Grifola frondosa esklerozio deitzen zaion lur azpiko tuberkulu baten antzeko egitura batetik abiatuta hazten da, patata baten tamainakoa. Gorputz fruktiferoak 100 zentimetroko tamaina har dezake, eta nekez 150 cm. Txapel marroi grisaxka ugari ditu, sarritan kiribilduak edo koilara-formakoak, ertz izurtuak eta 2 eta 10 cm zabal.

Karpoforoa: 30 eta 40 cm artekoa, kapela ugariz osatua dago, eta, oro har, sorta trinkoa dirudi, haizemailearen itxuran, edo, batzuetan, hemisferikoa. Kapelak elkarren oso ondoan daude, marroi-grisaxkak dira, ilupadun samarrak edo ezkatatsu samarrak dira, ertz izurtuak dituzte, eta irudi orokorra Polyporus umbellatus delakoaren antzekoa da, baina adarrak elkarrengandik hurbilago ditu, eta itxura loreena baino hostoena gehiago dute, horregatik deitzen diote frondosa.

Hanka: Masiboa da eta enborra osatzen du, adarretan banatzen da, eta horien muturrean daude kapelak. Zurixka da.

Tutuak: Dekurrenteak dira, bereizten zailak eta zurixkak.

Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.

Poroak: Biribilduak, hasieran zuriak, gero kremak, baina ez dira inoiz belzten Polyporus giganteus espeziean bezala.

Haragia: Oso lodia, biguna eta hauskorra, zuria eta gero krema kolorekoa, zapore gozoa du eta usaina, fungikoa eta irinaren artekoa.[1]

Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, asko, ugariak esan nahi duen "poly" hitzetik eta poro esan nahi duen "porós" hitzetik. Poro ugarirekin. Frondosus epitetoa latinetik dator, hostotsua esan nahi duen "frondosus" hitzetik. Bere itxuragatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria da, baina gaztaroan bakarrik.[2]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzekoa den Polyporus umbellatus delakoarengatik bereizten da, kapelak abaniko forma dutelako. Polyporus frondosus espeziearen forma bat bezala hartu daitekeen Polyporus intybaceus oso antzekoa da, kapela txikiagoak eta ebakiak ditu.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean hazten dira, hostozabalen zuhaitz enborretan, batez ere haritz zaharren oinetan.[3]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Asia, Ipar Amerika.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espeziea onddo jangarri hautatua da milaka mendeetan zehar kontsumitu izan da Txinan eta Japonian, non sukaldaritzako onddo nagusietako bat baita.[4] Onddoa Japoniako plater askotan erabiltzen da, hala nola nabemonoan. Estalki bigunenek ondo egosita egon behar dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero,, 408 or. ISBN 84-404-0530-8..
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 553 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 314 or. ISBN 84-282-0865-4..
  4. Maitake, Grifola frondosa. Drugs.com 2 de septiembre de 2019.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]