Ardantzako geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 11′ 05″ N, 2° 28′ 26″ W / 43.184702°N,2.473806°W / 43.184702; -2.473806

Infobox train2.png
Ardantza
Ardantzako geltokia.jpg
Geltoki kanpoko ikuspegia.
Kokapen mapa
Lineak

« Amaña Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E1.svg  Eibar »
« Amaña Euskotren Trena Logo.svg Euskotren 1D.svg  Eibar »
« Amaña Euskotren Trena Logo.svg Euskotren 1T.svg  Eibar »
Kokapena
Helbidea San Andres pasealekua, 2; 20600
Udalerria Eibar,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea 4. gunea (Mugi)
5. gunea (BGP)
Irekiera 2011ko otsailaren 26a
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Aiga elevator inv.svg Txarteldegi automatikoak Pertsonaldun txarteldegia 
Aldageltokia Trena Autobusa 
Nasa kopurua 1
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Euskotren E1  Bilbo-Matiko - Donostia-Amara
1D  Matiko - Elgoibar
1T  Ermua - Eibar
Lurraldebus DB04  Mallabia > Deba > Ondarroa
DG05  (Ermua) > Eibar > Eskoriatza > Gasteiz
DG11  Eibar > Soraluze > Bergara > Arrasate
DG42G  Eibar > Soraluze > Bergara > Arrasate
DG45G  Eibar > Eskoriatza > Gasteiz
UK05  Zestoa > Azpeitia > Azkoitia > Elgoibar > Eibar > Ermua

Ardantza Euskotrenen E1 (Bilbo-Donostia) lineari, eta horren azpi-linea diren 1D (Durangaldea) eta 1T (Tranbia) lineei dagokien estalitako tren geltokia da, Eibar udalerrian kokatuta dagoena, Eibarko udaletxearen atzealdean, hain zuzen ere. Gaur egungo geltokia 2011ko otsailaren 26an ireki zen, eta Mugi sistemaren 4. tarifa-gunearen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 5. tarifa-gunearen barruan dago.

Bilbo-Donostia trenbidearen barne, geralekuan eskualdeko zerbitzuak eskaintzen dira Bilboko Matiko eta Donostiako Amarako geltokien artean (E1 linea), eta Matiko eta Elgoibarko geltokien artean ere (1D linea). Zerbitzu horiez gain tranbia ezizenez ezagutzen den Ermua eta Eibar elkarlotzen dituen hiriarteko maiztasun altuko zerbitzua ere jasotzen du, (1T linea).

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan eta trenbideen azpiko bestibulura zuzenean ematen duena. Bestibulutik nasa zentralera igotzeko eskailera zein igogailua erabil daiteke.

  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria  San Andres pasealekua, 2

Geltoki berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ermua-Eibar-Elgoibar trenbide tartearen bikoizketa lanekin batera Euskal Trenbide Sareak Ardantzako geltoki berria eraiki zuen. Trenbidearen bikoizketarekin hainbat pasonibel kentzen ari dira, bai eta trenbideen zuzenketak ere egiten ari dira. Hala, alde batetik trenen maiztasunak zein abiadura handitu ahal izango dira, eta beste alde batetik trenbidea hirigunean hobeto integratzea lortuko da. Eibarko udaletxearen parean dagoen trenbide zatiaren 180 metro bikoiztu dira. Gainera, trenbidea estali eta honen goialdea espazio publikoa proiektatu da, guztira 2.258 metro koadroko azaleraduna.[1]

Plan horren barruan, 2011ko otsailaren 26an geltoki berria ireki zen. Geltokiak 80 metro luze eta 6 metro zabal den nasa zentrala du. Trenbidearen azpiko mailan bestibulua dago, balioztatze-makinaz eta informazio-bulegoz hornituta, eta trenbidera iristeko eskailerak zein igogailuak daude.

Ermua-Eibar tartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Trenbide Sareak Bilbo-Donostia trenbidearen barruan dagoen Ermua-Eibar tartean hainbat lan gauzatu ditu azken urteotan, eta horien artean hurrengoak daude:

2006an Ermuan Izelaietako pasonibela ezabatzeko lanak hasi ziren, eta 2007ko abenduaren 11n lanei amaiera eman zitzaien.[2]

2008ko abenduan San Lorentzo-Unibertsitatea trenbide tartearen lanak hasi ziren, 800 metro luzeko trenbide bikoizketa egiteari ekinez, eta horrekin batera Olarreagako pasonibela ezabatu eta Unibertsitatea-Eibar geltokian moldaketak eginez, 6,7 milioi euroko inbertsioaz. 2010eko abenduaren 1.an tarte honetako lanak amaitu ziren.[3]

2011ko abenduan Karakateko baztertzegunea martxan jarri zen.

2010eko udazkenean Txarakua-Azitain tartean 775 metrotan trenbidea bikoizteko, Txarakuako pasonibela kentzeko, Eibarko geltokia zaharberritu eta geltokiko pasonibela ezeztatzeko, eta Azitaingo geltokia birkokatzeko lanak hasi ziren.[4] Lan hauek 2012ko irailaren 7an amaitu ziren.[5]

2012ko ekainean Amaña-Ardantza tarteko lanak hasi ziren, 650 metro luzeko trenbide bikoizketa eta estaltzea eginez eta lurpean Amaña eta Ardantzako geltokiak eraikiz, geltoki zaharrak ordeztuz. Lanok 2015eko urriaren 24an amaitu ziren.[6]

2012ko uztailaren 2tik Ermuko geltoki berria eraikitzen ari da, eta hau martxan jartzearekin batera Oletxeko pasonibela kenduko da. Lanok 2019ko urtarrilerako amaitzea aurreikusten da.[7]

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean Lurraldebus zerbitzua hornitzen duen autobus geralekua dago. Hurrengo lineak geralekutik pasatzen dira:

Logo Bizkaibus B.svg Azitain

DB04 Mallabia > Deba > Ondarroa
DG05 (Ermua) > Eibar > Eskoriatza > Gasteiz
DG11 Eibar > Soraluze > Bergara > Arrasate
DG42G Eibar > Soraluze > Bergara > Arrasate
DG45G Eibar > Eskoriatza > Gasteiz
UK05 Zestoa > Azpeitia > Azkoitia > Elgoibar > Eibar > Ermua

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eusko Jaurlaritza Irekia «Eibarrek Ardantza geltoki berria du» . Noiz kontsultatua: 2013-02-10.
  2. «La consejera de Transportes inaugurará el martes el vial de Abeletxe. El Correo» www.elcorreo.com . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  3. El Diario Vasco «El desdoblamiento más difícil» . Noiz kontsultatua: 2013-01-28.
  4. Euskal Trenbide Sarea «Euskal Trenbide Sarea 2012ko Txostena» 18 or. . Noiz kontsultatua: 2017-02-02.
  5. Eusko Jaurlaritza Irekia «Eibarko eta Azitaingo geltoki berriak eta Txarakua-Azitain zatiaren desbideraketa zerbitzua eskaintzen hasi dira» . Noiz kontsultatua: 2013-03-10.
  6. Irekia Eusko Jaurlaritza «Lehendakariak Amaña-Eibar tren-azpiegitura berriak bisitatu ditu, baita espazio publiko berriak ere» . Noiz kontsultatua: 2015-10-24.
  7. (Gaztelaniaz) «Colocada la cubierta de la futura estación del tren en Ermua. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia . Noiz kontsultatua: 2018-11-28.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]