Ardatzerdi
Ardatzerdi | |
---|---|
machine element (en) ![]() ![]() | |
![]() | |
Ardatzerdia[1] edo palierra[2] diferentzialetik gurpil eragileetara potentzia transmititzen duen automobilen transmisio-elementua da. Aurreko motorra eta atzeko trakzioa duten ibilgailuek luzetarako transmisio-ardatz bat erabiltzen dute birabarkitik diferentzialerako mugimendu birakaria transmititzeko, eta hortik gurpilekiko zeharkako ardatzerdien bidez. Aurreko trakzioko ibilgailuetan eta motorra eta/edo atzerako abiadura-kaxa duten atzeko propultsioko ibilgailuetan ez dago transmisio-ardatz hori; aitzitik, abiadura-kaxak eta diferentzialak transardatz (transaxle) izeneko multzoa osatzen dute, eta birabarkiaren mugimendua zuzenean transmititzen da diferentzialetik gurpiletara, ardatzerdi artikulatuen bidez.
Ardatzerdien konfigurazioa, beraz, aldatu egiten da ibilgailu bakoitzaren transmisio-motaren, esekidura-motaren eta, hala badagokio, direkzioaren arabera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elhuyar Hiztegia
- ↑ Euskalterm: [Automobilen Mantentzea Hiztegia] [2012]