Edukira joan

Ardaxka argitaletxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ardaxka argitaletxea
Datuak
Motaargitaletxea
Historia
Sorrera2024ko urria
webgune ofiziala

Ardaxka argitaletxea 2024ko urrian Angelun plazaratu zuten lehenengo liburua. Martin Besen proiektu honen sorreran parte hartu duen nafarra da. Bartzelonan bizi da egun, baina Danimarkan, Frantzian eta Mexikon ere bizi izan da.[1] Gaur egun euskarazko liburuak eskuragarri ez dauden tokietara iristea da Ardaxka argitaletxekoen helburu nagusia, baina, inork interesik izango balu, prest daude lanak Euskal Herriko liburu denda fisikoetara ere helarazteko.[2]

Helburua eta ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko literatura mundu osoan irakurtzeko aukera eskaintzea da argitaletxearen helburu nagusia. Atzerrian euskarazko liburuak lortzeko izandako zailtasunek bultzatuta abiatu dute proiektua, eta mundu osoko hamaika herrialdetara banatzen dituzte jada euren lanak. Bidalketa gastu handiak eta itxaronaldi luzeak saihestea izan da argitaletxearen erronka. Biltegiratze kosturik ez edukitzeko, adibidez, eskatu ahala bakarrik inprimatzen dituzte liburuak, banan-banan. «Amazon eta munduko zenbait inprentarekin egindako akordioei esker», New Yorken edo Tokion bizitzen ere, bi egunean helarazi diezazkiekete euren lanak irakurleei. Liburuen prezioak «eskuragarriak» izan daitezen ere lortu nahi izan dute, gainera.[2]

Orain arte bi lan arlo edo bildumatan lan egin du. Alde batetik, euskal klasikoak, hau da, Kirikiño, Bizenta Mogel edo Lauaxetaran liburuak argitaratu dituzte. Lehen edizioak bilatu dituzte eta testuak ahalik eta fidelen hartu ditugu, garaiko euskara errespetatuz. Hori da hain argitaletxearen ezaugarri bat, jatorriko euskara mantentzen dutela. Eta bestalde, antzeko gauza egiten ari dira beste hizkuntzatan idatzitako liburu klasikoekin, euskarara itzuli dituztenak. Hemen ere lehenengo edizioak aurkitu dituzte eta handik egin dituzte euskara batura itzulpenak, jatorrizko istorioari fidel izaten.[3][2] [1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]