Arditurri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arditurri
Arditurri1.jpg
Arditurriko meatzeak. Atzean Aiako HarriaCommons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOiartzun
Koordenatuak43°17′N 1°48′W / 43.28°N 1.8°W / 43.28; -1.8Koordenatuak: 43°17′N 1°48′W / 43.28°N 1.8°W / 43.28; -1.8
Webguneahttp://www.arditurri.com/ www.arditurri.com

Arditurri Gipuzkoako Oiartzun udalerrian dagoen meatzea da. Aiako harriaren magalean kokatzen da, Aiako Harria natura parkearen barnean.

Interpretazio zentroa eta parketxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Arditurrin interpretazio zentroa eta parketxea daude. Bestalde, bertara doan bidegorri bat ere badago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arditurriko erromatar meatzetatik zilarra atera ohi zuten. Erdi Aroan burdina ateratzen zuten eta, ondorioz, hainbat ola kokatu ziren eskualdeko erreken eta ubideen ertzetan.

XVIII. mende amaieran, Oiartzungo Sein familia meatzea ustiatzen hasi zen berriz, zilarra eta beruna lortzeko. Juan Guillermo Thalacker ingeniari alemaniarra Karlos IV.a Espainiakoaren aginduz etorri zen, Sein familiaren jarduerak zertan ziren ikuskatzera.

1830. urtean, Compañía Guipuzcoana de Minas enpresa Arditurri ustiatzen hasi zen, besteak beste. Ustiatzeko meazuloak handitu egin zituzten, eta aurreko garaietako aztarnetako asko suntsitu egin ziren prozesuan zehar.

1902tik 1904ra bitartean Bilboko Chavarri Hermanos konpainiak, Sestaoko (Bizkaia) labe garaien jabeak, lortu zuen burdina ustiatzeko emakida, eta trenbidea eraiki zuten. Gaur egun, ibilbidea Arditurriko bidegorri bihurtu da, oinez eta bizikletaz ibiltzeko.

Arditurriko esparruko jarduera 1984an amaitu zen, eta ustiatzeko baimena 1985ean iraungi. Hala ere, 1983an, behin betiko itxi aurretik, Arkeolan erakundeak, Historia eta Arkeologiako Azterketa eta Ikerketa Zentroak, prospekzio arkeologiko batzuk egin zituen.

2007ko udaberrian, meatze-esparruaz baliatzeko proiektua onartu eta 800 metro luzeko meazuloa egokitzeko lanak abiarazi zituzten. Arditurriko meatze-esparrua 2008ko ekainetik dago ikusgai.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]