Ardmore (Waterford konderria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ardmore
Aird Mhór
 Irlandako Errepublika
Ardmore Old Cathedral.jpg
Ardmoreko San Declan katedrala
Administrazioa
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Munster.svg Munster
Flag of the counties of Cavan and Laois.svg Waterfordeko konderria
Geografia
Koordenatuak 51° 57′ 04″ N, 7° 43′ 23″ W / 51.95101°N,7.723174°W / 51.95101; -7.723174Koordenatuak: 51° 57′ 04″ N, 7° 43′ 23″ W / 51.95101°N,7.723174°W / 51.95101; -7.723174
Ardmore (Waterford konderria) hemen kokatua: Irlandako Errepublika
Ardmore (Waterford konderria)
Ardmore (Waterford konderria)
Ardmore (Waterford konderria) (Irlandako Errepublika)
Altuera 1
Demografia
Biztanleria 412 bizt.
Informazio gehigarria
http://www.tramore.ie/ www.tramore.ie

Ardmore (irlanderaz Aird Mhór) Irlandako hegoaldeko Munster probintziako Waterford konderriko herrixka da, San Declan katedralaren aztarnengatik ezaguna. 412 biztanle ditu (2006).

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderazko Aird Mhór izenak "altuera handia" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandako kristau asentamendu zaharrena dela uste da. IV mendean San Declan bertan bizi izan zen San Patrizio iritsi aurretik. Gaur egun dauden katedralaren aztarna gehienak XII mendekoak dira baina horma batean IX mendeko eskulturak ere ikus daitezke. Dorre zirkularra ere XII mendekoa da eta oso ongi kontserbaturik dago.

Ardmore herria bera arrantzale herria izan zen baina jarduera alde batera utzi zen alde batetik Europar batasunaren legeek ezarritako baldintzengatik eta bestetik turismoa nabarmen handitzen hasi zelako. Orain bi hotel eta hainbat pub eta jatetxe daude Ardmoren.

1992an Irlandako herri garbienaren saria irabazi zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ardmore (Waterford konderria) Aldatu lotura Wikidatan