Ardo koloreko limazela
| Ardo koloreko limazela | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Amanitaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Limacella | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Limacella delicata H.V.Sm., 1945 | |||||||||||||||||||||||||||
| Basionimoa | Agaricus delicatus | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||
Ardo koloreko limazela (Limacella delicata) Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria. Onddo hau gutxi ezagutzen da.
Sinonimoak: Agaricus mesomorphus var. ßß roseus, Lepiota delicata, Mastocephalus delicatus, Armillaria delicata, Amanita delicata, Limacella roseofloccosa.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Hemisferikora, ondoren kanpai itxurakoa, geruza likatsu batekin, marroi-gorrixka edo haragi-laranja zurbil kolorekoa. Ertza zertxobait ildaskatua du, eta inoiz errezel zuriko hondarrak izaten ditu.
Orriak: Zabalak, biribildu-atxikiak, zurbilak eta horixkak.
Hanka: 4 - 8 x 0,4 - 0,8 cm-koa. Zurixka edo haragi koloreko ñabardurekin, eraztun leunaren goialdean arrosa, flokosoa eta ezkatatsua behean. Eraztun iletsua, tentea, erorkorra, ia ikusten ez den itzuliarekin.
Haragia: Zurbila, zapore gozokoa, irin usain handikoa.[2]
Etimologia: Limacella terminoa "limax" hitzaren txikigarria da, eta barraskilo bare, esan nahi du: Karpoforoaren itsaskortasunagatik da. Glioderma epitetoa grekotik dator, kola esan nahi duen "glya" hitzetik eta azala esan nahi duen "derma" hitzetik. Geruza likatsuagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Onddo hau gutxi ezagutzen da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uda aurreratuan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan eta inoiz koniferoetan ere bai, taldekoia da, ilaretan ateratzen da.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Europa, Errusia, Txina eta Japonia.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 55 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 176 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 294 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Limacella delicata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.