Edukira joan

Areatza (Bilbo)

Koordenatuak: 43°15′51″N 2°55′27″W / 43.26421783°N 2.9241512°W / 43.26421783; -2.9241512
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bilboko inguruneari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Areatza (argipena)».
Areatza
auzo soziologikoa
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBilboaldea
UdalerriaBilbo
Geografia
Koordenatuak43°15′51″N 2°55′27″W / 43.26421783°N 2.9241512°W / 43.26421783; -2.9241512
Map
Demografia

Areatza Bilboko hiribilduaren ingurune historiko bat da, Zazpi Kaleen aurreko partea Ibaizabal ibaiarekin mugan, aisialdirako eta paseorako gunea Bilboko itsasadarraren ondoan 19. mendetik. Areatzan aurkitzen diren punturik nabarmenenak dira 21. mendean Areatzako parkea (kioskoarekin), Arriaga antzokia, Areatzako pasealekua eta Areatzako zubia.

Historia eta geografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Areatza, izenak esaten duen bezala, harea gunea izan zen, Zamudioko Ateraino barneratzen zen ibaiaren parte bat, agerian itsas-behera zenean. Hondartza baten antzekoa zen, itsasontzien geralekua eta ontziola batzuentzako tokia ere.

1483an, Kontzejuak Areatzara eta San Nikolaseko errebalera begira zegoen ibarrean hasi zuen hiribilduaren zabalgunea. Askao eta San Nikolas auzoak sortu ziren, gero Posta kalea eta Bidebarrieta kalea bilakatu ziren eremuetan.[1] Ibaizabalen ibarrean 1513an kaia eraiki zen 600 egurrezko zutoinekin, eta 16. mendeko beste dokumentu batzuek bertan egiten ziren merkataritza forma desberdinak aipatzen dituzte, baina aldi berean inguru ireki gisa zaintzeko lanak hartu ziren.[2]

1848an Areatzako zubia ireki zen.[3]

Eraikin interesgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Areatzan daude honako eraikin, eta leku nabarmenak:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «El Arenal | Bilbao. Guia para conocer Bilbao» web.archive.org 2014-10-16 (kontsulta data: 2025-02-18).
  2. (Gaztelaniaz) Salazar Arechalde, José I.. (2010). [https://web.archive.org/web/20141017074855/http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/zainak/33/33361373.pdf «El Arenal: puerto y paseo de Bilbao en el siglo XVIII»] Zainak (Eusko Ikaskuntza) (33): 361-373..
  3. «BilbaoIzan, ARENAL, PUENTE DEL» www.bilbao.eus (kontsulta data: 2025-02-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]