Areatza (Muxika)

Koordenatuak: 43°16′17″N 2°41′06″W / 43.27129782°N 2.68510795°W / 43.27129782; -2.68510795
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Muxikako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Areatza (argipena)».
Areatza
gune populatua
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBusturialdea
UdalerriaMuxika
Geografia
Koordenatuak43°16′17″N 2°41′06″W / 43.27129782°N 2.68510795°W / 43.27129782; -2.68510795
Map
Demografia

Areatza edo Ariatza (bertakoen ahoskatzea, eta seinaletikan ere agertzen dena) Muxika herriko auzoa da, Oka ibaiak eta BI-635 errepideak zeharkatzen dute auzoa, azken honek istripu ugari eragin izana gogoan dutelarik auzoan[1][2].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Kurtze eliza berrituaren ondoan Urretxindorra plaza dago, Kepa Enbeitaren omenezkoa. Auzoko txokoa ere ondoan da, lehen auzo-ikastola izandakoa, Muxikako auzo eskoletan azkena itxi zena. Irailaren 14an da auzoko jaia, Santa Kurtze[2].

Ibarra izeneko orube lauan lau baserri handi nabarmentzen dira, harlanduz eginak, eta lauetatik bik armarriak dituzte. Ibarrezaharra XVIII. mendean eraikitako baserria da eta Labaien Zugasti sendiaren armarria dauka. Ibarretxebarri baserria ostera, 100 urte beranduago egin zuten eta Larreategi-Labaien eta Ipiña-Egia abizenen armarria dauka honek.

Bertan dago Iberlatxu errota ere, aurretik burdinola izan zena (21. mendean landa turismoko etxea)[3].

Auzoko baserri-izenen artean daude halaber Elizondo, Montorgane, Mariñuene, Errakatxo, Errementari, Goltzarri, Zubiondo...[4]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Muxikako Ariatza auzoko plaza asfaltatzen ari dira» Busturialdeko Hitza 2014-05-21 (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  2. a b Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  3. Enbeita, Onintza. (2002-11-17). «Armarrien herrian, Muxikan» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  4. Eusko Jaurlaritza, Geoeuskadi. (2016-10). MUXIKAko toponimoen mapa eta kale izendegia. GeoEuskadi / Muxikako udala / Eusko Jaurlaritza / Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]