Edukira joan

Areatzatxu

Koordenatuak: 43°25′33″N 2°43′49″W / 43.42583°N 2.73028°W / 43.42583; -2.73028
Wikipedia, Entziklopedia askea
Areatzatxu
Datu orokorrak
Motagolden sand beach (en) Itzuli
Luzera80 m
Zabalera15 m
Geografia
Map
Koordenatuak43°25′33″N 2°43′49″W / 43.42583°N 2.73028°W / 43.42583; -2.73028
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBusturialdea
UdalerriaBermeo
Ur-gorputzaBizkaiko golkoa

Areatzatxu[1] edo Aritzatxu Bermeoko hondartza da.

Bermeotik Bakiorantz doan errepidearen ondoan, hilerriaren eta institutuaren artean dagoen bidexka batetik heltzen da hondartzara.

Hilerritik 300 bat metrora dago eta institutu berriaren atzean dago. Hondarra eta haitzak dituen hondartza da, guztira 75 metro zabal. Itsasbehera denean 4.500 km² ditu; eta 1.875 km², itsasgora denean. Leku paregabea da udaberri eta uda partean eguzkiaz gozatzeko eta bertako uretan bainatzeko 21-24 °C artean egoten baita eta neguan 12 °C-ko tenperatura minimoa du.

Arrisku txikikoa da, eta ur kalitate onekoa. Urpekaritzan aritzeko egokia. Hondartzara, batez beste, jende kopuru handia biltzen da; bereziki uda partean.

2011. urtean Bizkaiko hondartzetatik erabiltzaileen nota altuena lortu duen hondartza izan da, 4,6ko nota lortuz eta gehienezko nota 5 izanez. Balorazio horretan zerbitzuak eta uraren kalitatea hartu dira kontuan, besteak beste.[2]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]