Areciboko mezua
Areciboko mezua | |
---|---|
![]() Mezuaren egitura, koloreak ez daude kodetuta, osagaiak bereizteko balio digu guri. | |
Jatorria | |
Honen izena darama | Areciboko irrati-teleskopioa |
Ezaugarriak | |
Ekoizpena | |
Diseinatzailea | Carl Sagan eta Frank Drake (en) ![]() |
Areciboko mezua M13 izar multzora igorritako irrati mezu bat da. Mezu hau 1974an bidali zuten Puerto Ricoko Arecibo irrati teleskopiotik.
Mezuaren osagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mezua Frank Drake, Carl Sagan eta beste hainbat zientzialarik diseinatu zuten[1]. 1.679 bitez osaturik dago, bi zenbaki lehen oinarri dituen biderketa bat da, eta hortaz, bi zenbaki horiek alderatuz 23 lerro eta 73 zutabetan banatu daiteke marrazki edo grafiko bi-dimentsional bat osatuz.
Irudi horretan, zenbait osagarri kodetu zituzten[1]:
- Lehen lerroan 1-10 bitarteko zenbakiak adierazi zituzten, sistema bitarrean.
- Bigarren lerroan DNAren adierazle bat ageri da.
- Hirugarren lerroan nukleotidoak agertzen dira, lerroetan bereizirik.
- Laugarrenean DNAren helize bikoitza ikusi daiteke, hain zuzen, Lurreko izaki bizidun guztiek partekatzen dugun ezaugarria. Erdian dagoen zutabe zuriak beste nukleotidoen kopurua adierazten du.
- Bosgarren lerroan gizakia agertzen da; ezkerreko irudiak gizakiaren bataz-besteko altuera adierazten du (1764 mm), eta eskuinekoak 1974. urtean Lurrean zeuden gizaki kopurua: 4 292 853 750.
- Seigarren lerroan Eguzki sistema osatzen duten planetak agertzen dira, tamaina zehaztuz eta Lurra nabarmenduz.
- Zazpigarren lerroak Areciboko teleskopioari egiten dio erreferentzia, hain zuzen, mezuaren igorle eta erantzun posiblearen hartzailea.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Urrutikoetxea, Ane. «Ia mende erdiz bidaiatu da Areciboko mezua espaziotik, eta bere bidaia ez da amaitu» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).