Areka (errepidea)
Areka errepide, autobide edo bide-bazterrean alde banatara euri-urak jasotzeko egiten den zanga da; horrela bada, euri-urak sor ditzakeen kalteak, putzuak edo uholdeak ekiditen ditu. Era berean, lagungarri gerta daiteke lubakietan luizi txikiak galarazteko.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hasiera batean gotorlekuetan arekak lubaki lehortu batean ura biltzeko erabiltzen zen. Ondoren erabilera errepideetara hedatu zen eta, oro har, helburu horri zuzendutako zulo edo kanal txikientzako. [1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |