Arenberg poni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Arenberg poni
Zaldi arraza
Espeziea Equus ferus caballus
Jatorria  Alemania
Sinonimoak Nordkirchen

Arenberg poni edo nordkirchen, (alemanez: Arenberg-Nordkirchener Pony), Alemaniako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamainagatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraza XX. mendea sortu zuten eta horretarako Münsterko eta Westphaliako zaldiak zein Lituaniako behorrak erabili zituzten. Nahasketa hauen helburua zaldiketarako poni gogor eta iraupen handikoa sortzea izan zen. Bide tarte handiak nekatu gabe egiteko gai izango zena[1]. 1903. urtean Paula de Esterhazy kondesak Nordkirchener jabetzak Engelbert von Arenberg dukeari saldu zizkion. Dukeak egoera erdi basatian zeuden ponien talde bat mantendu zuen Nordkirchenerren beraien habitat naturalean. Arraza Dülmen poniaren antzekoa zen eta 1923. urterako finkatua zegoen.

Arrazaren egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldi arraza hau desagertzeko arrisku larrian dago. Munduan 13 zaldi baino ez dira ezagutzen[2].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koloreari dagokionez barietate handia dago arrazan. Arenberh poniak beltzak, gorriak, gaiztankarak eta urdinak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.theequinest.com/breeds/arenberg-nordkirchener/
  2. http://www.equinekingdom.com/breeds/light_horses/arenberg_nordkirchen.htm

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrazari buruzko WEB horrialdea