Edukira joan

Areriako Alkatetza Nagusia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Areriako Alkatetza Nagusia
Datuak
MotaAlkatetza Nagusia
HerrialdeaEspainia
Kideak

Areria edo Areriako Alkatetza Nagusia Gipuzkoako alkatetza nagusi bat izan zen, zenbait herri biltzen zituen entitate bat, Batzar Nagusietan ordezkaritza zuena.

Nafarroako Erresumaren 1027. urteko dokumentu batean ere ageri da, Areriako haran gisa izenarekin.[1]

Alkatetza nagusi honen lehen osagarri historikoak, unibertsitate izenarekin, Itsaso, Lazkao, Olaberria eta Arriaran izan ziren. Geroago gehitu ziren Zumarraga, Gabiria eta Ezkio, baina hiru herri hauek 1661. urtean banatu ziren, eta hasierako lauei berriz 16709. urtean Ormaiztegi,Astigarreta eta Gudugarretako kontzejuak gehitu zitzaizkien.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Madoz, Pascual. (1847). «Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar» es.wikisource.org: 528. (kontsulta data: 2025-03-26).
  2. (Gaztelaniaz) «ALCALDÍA MAYOR DE ARERIA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-03-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]