Areso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Areso
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Aresoko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Leitzaldea
Izen ofiziala Escudo de Areso.svg Areso
Alkatea Ur Algero Txibite
(Areso Eraikiz)
Posta kodea 31876
INE kodea 31031
Herritarra aresoar
Kokapena
Koordenatuak 43° 04′ 00″ N, 1° 57′ 00″ W / 43.066666666667°N,1.95°W / 43.066666666667; -1.95Koordenatuak: 43° 04′ 00″ N, 1° 57′ 00″ W / 43.066666666667°N,1.95°W / 43.066666666667; -1.95
Areso hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Areso
Areso
Areso (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 12,43 km2
Garaiera 498 metro
Distantzia 48 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 266 biztanle
% 52,31 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,69
Dentsitatea 21,4 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 8,14
Zahartze tasa[1] % 22,88
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 18,87
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 5 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 92,1 (2010)
Euskararen erabilera

80,6 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.areso.info

Areso[2] Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Leitzaldekoa, Iruñeko merindadearen ipar-mendebaldekoa, Gipuzkoarekiko mugan kokatua. Nafarroako hiriburu Iruñetik 48 kilometrora dago, eta 266 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria haran estu batean dago eta inguruan, 1000 metrotik gorako mendiak daude. Erliebea nahiko menditsua da: Irumugarrieta (1.427 m), Aldaon (1.411 m), Boin (1.353 m) eta Aretxueta (1.342 m) mendiak nabarmentzen dira.

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 524 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1988an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aresok mugakide ditu iparraldean eta mendebaldean Berastegi (Gipuzkoa); hegoaldean Araitz eta Larraun; eta ekialdean Leitza.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1794an, herria erabat suntsitu zuen Frantziako Armadak, nahita su emanda.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aresoko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren % 0,35 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aresoko alkatea "Areso Eraikiz" herri ekimeneko Mikel Baraibar Garmendia atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen taldeak, eta hortaz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak 4 izan ziren (emandako guztien %1,79) eta boto zuri bakarra izan zen (botoen %0,46). Abstentzioa %13,57koa izan zen.

Aresoko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Areso Eraikiz 157 5
CDN 61 2

2011n Areso Eraikiz izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; 147 boto, 7 zinegotziak eta alkatetza (Ur Algero) lortu zituen[4].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Plaza Nagusia, z/g

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Mikel Baraibar Garmendia Areso Eraikiz
2011-2015 Ur Algero Txibite Areso Eraikiz

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleen %90etik gora euskaldunak dira, eta euskalkiari dagokionez, Koldo Zuazo hizkuntzalariak herriko hizkera erdialdeko euskara edo gipuzkeraren aldaeratzat hartzen du.

Bertako hedabideen artean Karrape Irratia dugu, bailarako herri honetan ere bere uhinak zabaltzen dituena.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aresoko jaiak abuztuaren 14tik abuztuaren 17ra ospatzen dira, Jasokundeko Ama Birjinaren omenez. Eguberriaren ospatzeak ere garrantzia handia du herrian, Olentzero bat jarri ohi da herriko plazan. Urtarrilean errege eguneko zintzarriaren ospakizuna izaten da.

Urteko gainontzeko ospakizunen artean Inauteriak eta San Pedro eguna daude, azken hau ekainaren 29a antolaturik.

Sokatira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aresoko sokatira taldea oso ezaguna da, Euskal Herriko onenetakoa baita.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria "Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko zerbitzuen kudeaketarako Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aresoko eliza XIX. mendearen hasieran eraiki zen, herria suntsitu zuen sutetik hamar urtera. Elizak, gurutze latindarraren oinarria dauka, eta pentagono itxurako aurrealdea. XVIII. mendeko sutearen aurreko elizatik ezer gutxi kontserbatzen da, Alexandriako Santa Katalina eta San Miguelen irudiak eta kanpoaldeko egituraren zati batzuk.

Aresoar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Areso Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa