Argania spinosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Argania spinosa
Arganier.JPG
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Plantae
Ordena Ericales
Familia Sapotaceae
Generoa Argania
Espeziea Argania spinosa
Datu orokorrak
Iturria argan oil
Argania spinosa

Argania spinosa Sapotaceae familiako zuhaitza da. Maroko hego-mendebaldean, Mendebaldeko Saharako iparraldean (Aaiun eta Smara inguruan) eta Aljeriako Tinduf probintziako erdibasamortuetan hazten da[1].

Argania spinosa kontserbatzeko helburuz, 1988an UNESCOk 2.560.000 hektareako eremua Biosfera erreserba izendatu zuen[2].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enbor motza eta bihurritua, eta adar arantzadunak dituen 8-10 mko zuhaitza da. Hosto erdi-iraunkorrak, larrukarak, txandakatu edo sortakatuak, obal-lantzeolatuak eta txikiak (2-4 cm luze). Loreak, txuriak edo hori-berdekarak eta gamopetaloak, maiatza-ekainean agertzen dira. Fruitua 9-16 hilabeteren buruan heltzen da. Drupa berde-horixka da, azal lodia, mesokarpo mamitsua eta endokarpo gogorra dituena. Honen barnean lipidotan oso aberatsa den hazi bat (batzuetan bi edo hiru) dago[1].

Erabilpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egurra, hostoak (aziendak bazkatzeko) eta haziak (olioa ekoizteko) erabiltzen dira.

Argan olioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hazietatik ateratzen den olioa garrantzi handikoa da berbereen kulturan. Janari gisa asko erabiltzen da, eta baita kosmetikan ere (xaboiak, lozioak, kremak...), larruazala onddoen ugalketatik eta eguzki-erreduretatik babesteko[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Argania spinosa Aldatu lotura Wikidatan