Argantzungo geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Argantzungo geltokia
La Puebla de Arganzon 17.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Argantzun
Koordenatuak 42° 45′ 55″ N, 2° 49′ 49″ W / 42.7652°N,2.83039°W / 42.7652; -2.83039Koordenatuak: 42° 45′ 55″ N, 2° 49′ 49″ W / 42.7652°N,2.83039°W / 42.7652; -2.83039
Historia eta erabilera
Jabea ADIF
Kudeatzailea Renfe Operadora Renfe Operadora
Geltokia
Loturak 25 (Renfe)
Hurrengo geltokiak
Nasak 2

Argantzun Trebiñuko barrendegian dagoen Argantzun udalerriko tren geltokia da. Renfe Distantzia Ertaineko zerbitzuak ditu.

Geltokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia Madril-Hendaia burdinbidearen 472,683 kilometroan dago, 480,52 metroko altueran, Langraiz eta Manzanos geltokien artean.[1] Elektrifikaturiko burdinbide bikoitza du.

Geralekuak bi aterpe besterik ez ditu, nasa bakoitzean. Nasaz aldatzeko burdinbidea zeharkatu behar dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia 1860 eta 1864 artean inauguratu zuten Madril-Hendaia burdinbidearen Gasteiz-Miranda Ebro adarra eraiki zutenean.[2] Hasieran Norteko Konpainiak ustiatu zuen, 1941ean nazionalizatu eta RENFE sorberrian bildu zuten arte.

2004ko abenduaren 31tik aurrera, Renfe Operadorak burdinbidea ustiatzen du, Adif instalazioen jabea baden ere.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Distantzia Ertaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak distantzia ertaineko zerbitzuak eskaintzen ditu Irun, Miranda Ebro, Gasteiz edo Zaragozara joateko.

DE Tren mota Hasiera Amaiera
  RE Burgos Zaragoza
25 DE Irun Miranda Ebro

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Argantzungo geltokia Aldatu lotura Wikidatan