Argentiere
| Argentiere | |
|---|---|
| Frantzia | |
| Administrazioa | |
| Estatu burujabe | |
| Frantziaren banaketa administratiboa | metropolitar Frantzia |
| Eskualdea | |
| Departamendua | |
| Barruti | Bonnevilleko barrutia |
| Kantonamendu | canton of Chamonix-Mont-Blanc |
| Frantziako udalerri | Chamonix-Mont-Blanc |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 45°59′02″N 6°55′38″E / 45.983944°N 6.927231°E |
![]() | |
| Altitudea | itsas mailatik 1252 m |
| Demografia | |
Argentière Savoia Garaia departamenduko herri frantziarra da. Itsas mailatik 1250 m inguruan dago. Chamonix-Mont-Blanc udalerrian dago, Auvernia-Rhône-Alpeak eskualdean.
Neguko eski estazioa da, batez ere Aiguille des Grands Montets inguruan. Udan, mendi-ibiltari ugari erakartzen ditu, batez ere zailtasun handieneko Tour du Mont-Blanc izeneko ibilbidera, 170 km eta igoeretan 10 km-ko desnibela dituena.
Argentière Vallorcine udalerriari eta Suitzara lotuta dago Montets mendilepotik, non Aiguilles Rouges erreserba naturaleko harrera-eraikina dagoen.
Gain aldean, Argentière glaziarra du. Glaziarra Richter eskalan 4,6 intentsitateko lurrikara baten epizentroa izan zen 2005eko irailaren 8an.
Peclerey gailurrak herriko bistak ematen ditu.
Argentière da, ziurrenik, Alpeetako herririk lasaigarriena. Paisaia menperatzen duen Mont Blanc mendiaren ikuspegi ikaragarria du. Ilunabar mundiala du; Mont Blanc kolore beroekin (arrosa eta laranja) agertzen da. Behin gaua helduta, haren zeru garbiak milioika izar ikusteko aukera ematen du.
