Argimuscoko goi-ordokia

Koordenatuak: 37°59′17″N 15°02′34″E / 37.98803°N 15.042778°E / 37.98803; 15.042778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Argimuscoko goi-ordokia
Fitxategi:File:Arimusco.JPG
Argimusco ordokiaren megalitoak
Datuak
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Messina
Italiako udalerriMontalbano Elicona
EskualdeaMontalbano Elicona, Tripi
Messinako probintzia  Sizilia
Koordenatuak37°59′17″N 15°02′34″E / 37.98803°N 15.042778°E / 37.98803; 15.042778
Map
Indusketa
Bisitagarriabai
Altitudea1.200 m

https://www.argimusco.net/it/

Argimusco goi-ordoki bat da, Etna mendiaren iparraldean dagoena, Sizilian, Nebrodi eta Peloritani mendien artean. Montalbano Elicona, Tripi (antzinako Abacaenumaren tokian eraiki zena) eta Roccella Valdemone udalerrien mugen barnean dago. Gunetik honako panorama ha dago: Etna sumendia, Eoliar uharteak, Rocca Salvatesta eta Montagna di Vernà; Tindari, Calavà eta Milazzo lurmuturrak.

Ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andrea Orlandok, astrofisiko nuklearrean doktore ikertzailea eta Arkeoastronomiazko Institutu Siziliarreko presidentea, astronomia kulturalari buruzko ikerketak egin zituen, harrien balizko lerrokadura astronomikoen presentziari buruz, eta, beraz, tokiaren erritual edo egutegi funtzio bati buruz.

Paul Devinsek balizko lerrokadurei buruzko beste ikerketa batzuk egitean, setioaren eraikuntza Erdi Aroaren amaieran kokatu zuen, nahiz eta zenbait partetan beranduagokoak izan[1]

2015eko ekainean, Triesteko Unibertsitateko SB Ikerketa Taldeak inkesta akustikoak egin zituen, goi-ordokiko arroken arteko erresonantzia akustikoa atertzeko[2].

Aztarna arkeologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain arte, tokian ez da inolako azterketa arkeologikorik egin; beraz, eremuaren edo edozein herriren erabilerei buruzko datuak osatu gabe daude. Gaetano Maurizio Pantano eta Giuseppe Todaro adituek hipotesi batzuk azaldu dituzte.

Ur-labar deritzonetik gertu, tanke batzuk daude, horietako batek 1,50x0,5 metroko forma erregularra eta arku formako zanga bat du. Ez dago argi zertarako erabili zen. Haitzen forma ere eztabaidagarriak ezin daitekelako gizaaren lana diren ala ez.

Harriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hareharrizko forma bitxien jatorria haizean eta euritan bilatu behar da[3]. Megalitoak diruditen horietako asko (tokiko tradizioak historiaurreko populazio bati egozten dizkionak) eremu honetan daude, baita antzinako menhirreak eta ia ezagutu ezin diren trikuharriak ere. Oro har, horiek, izatez, erabat naturalak direla uste da, higadura eolikoak eragindakoak. Megalitoen artean, Portella Cerasaren inguruan, bi harkaitz luze handi daude; beste megalito batek, berriz, ez oso urruti, arrano baten itxura du. Horretan eguzkiaren ikur bat zizelkaturik dago eta jainko bat balitz bezala gurtua izan zen. Mendebalderago, Portella Zillan, eraikin xume batek trikuharri baten hondarrak itxi zituen, aurrealdean haitz erraldoi bat zuela, eroritako menhir baten hondarrak izan daitezkeenak. Historiaurreko gizakiaren presentziaren zantzurik ez da aurkitzen, zeramika, erremintak edo hezurrak kasu, ustezko monumentuen inguruan.

Izarren ispiluaren teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argimuscoren izarren ispilua deitutakoa, Etna mendiaren iparraldean dago, harrizko egitura megalitiko toki zoragarria osatzen duena. Dirudienez, konstelazio patroi bat imitatzeko prestatu ziren. Konstelazioak irudikatzen dituen harrizko artea (ez bakarrik zodiakoaren zeinu modernoak) antzinako astrologian oinarritu zen, hau da, astrologia sideralean. Ez da harritzekoa lekua esanguratsutzat hartuta izatea eta praktikante esoteriko eta okultista asko mendeetan zehar erakartzea. Argimuscon hamar estatua daude non udako zeruan konstelazioak irudikaturik dauden.

Arranoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arranoa megalito liluragarrienetako bat da, bloke pentagonalez osatutakoa. Megalitoak hegazti harrapari baten antza du, hegoak erdi zabalduta eta burua hegoalderantz begira ditu. Sinbolismo hermetikoan arranoa izaki pribilegiatua da, lurra zeruarekin lotzen duena. Hildakoaren arimaren ikurra da. Azken hau, heriotzaren ondoren, bizitza berri batera jaiotzen da (errautsetatik altxatzen den fenix alkimikoa bezala). Arranoaren hondoan, Nettuno mendiko kono ederra dago (Rocca Salvatesta), tokiko ekonomian, ziuraski, solstizio edo ekinokzioaren adierazle da.

Sinbolo alkimikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argimuscon, pelikano eta hontza itxurako estatuak daude, baita alanbike alkimikoaren antza duen harkaitz batzuk ere.

Pelikanoa eta hontza

Asklepioren profila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko horman, aurpegiarekin mendebaldeko eguzkirantz begiratzen duen gazte baten profil altiboa sumatzen da. Janusen jainko italiar joniarra iradokitzen du, ondoren, erromatar erlijioan adoptatua eta urteko hasierako hilabeteari izena ematen zaiona. Harekin eguzkiaren zenbait pauso neurtu ziren solstizioetan, ipar-hego diagonalean. Izan ere, Janusen Akantilatu Handiak rol zentrala jokatzen du iparraldearen (Eoliar uharteak) eta hegoaldearen (Etna) arteko edozein harremanetan.

Ama Birjina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldera begiratuz gero, otoitz egiten duen emakume bat edo Ama Birjinaren zehaztasun ikaragarrizko megalitoa, ia erretratua, ikus dezakegu. Irudi androgeno misteriotsu honek hogeita sei metroko altuera du, eskuak otoitzean elkartuta dituelarik. Ukondoa, mantua, belauna, txano frigioa buruan eta idulkiaren oinarria ere nabaritzen da.

Ikuzketa errituala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birjina, Argimuscon antolatutako izarren ispiluaren erdigunea da, gainontzeko irudi guztiek, berarekiko paper lagungarri bat jokatzen baitute. Izan ere, eguzkia Virgon ateratzen da, K.a. 10500 urteko udako solstizioan. Irudi jainkotiar femeninoa irudikatzen du, merkuriozko elementua dena, eguzki disko apolineo jainkotiarraren kontrakoa, maskulinoa, termino alkimikoetan. Merkuriozko elementu bezala, hain zuzen ere, Serpens konstelaziotik eta sugeen eramailetik gertu dago (Ophiuchus), edo Hermesen Kaduzeoaren ikurra (Merkurio), honen inguruan, izatez, bi suge biltzen diren hagaxka bat dena (orain medikuntzaren ikurra dena). Bereziki esanguratsua, Virgo megalitoaren tontorrean igerileku angeluzuzen bat da, gure ustez ikuzketa erritualetarako erabili zena.

Tetragrama eta Sestantea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argimuscon, tetragrama tenplario bat eta harrizko sestante bat daude. Sestanteak, Erdi Aroko teknika mediko astrologikoen arabera, erabilera diagnostiko eta terapeutikorako balio behar zuen, Pitagorasen esferarekin eta astrolabioarekin elkartuta.

Corvus konstelazioa (Igino - Astronomia) - Sheba estiloko estatuen aplikazio megalitikoak Arnau de Vilanovak egindako medikuntza astralerako. Eredua, segur aski, Abd ar-Rahman as-Sufik idatzitako 964n Liber locis stellarum fixarum liburutik atera zuen Leonard Stone, 1502[4].

Leo Arnau de Villanova in De Sigillis[5]

Cygnus konstelazioa (Igino-De Astronomia) - Saba estiloko estatua megalitikoa, Arnau de Vilanovak egindako medikuntza astraleko aplikazioetarako. Eredua, ziuraski, 964ko Liber locis stellarum As Sufi fixarumena zen, irudikatutako estatuak, hegoak zabalik ditu, arrazoi estatikoengatik[6].

Sagitta konstelazioa (Igino-De Astronomia) - Saba estiloko estatua megalitikoa Arnau de Vilanovak egindako medikuntza astraleko aplikazioetarako. Eredua, ziuraski, 964ko Al Sufiren Liber locis stellarum fixarumetik atera zen[7].

Serpens konstelazioa (Igino-De Astronomia). Saba estiloko estatua megalitikoa Arnau de Vilanovak egindako medikuntza astraleko aplikazioetarako. Eredua, ziuraski, 964ko As Sufiren Liber locis stellarum fixarumetik hartua izan zen (XV. mendeko eskuizkribua Alemaniako Gothako Forschung Bibliothek-en gordailuan, Pergamenthandschrift M II 141, Al Sufik 964an idatzi zuen Liber locis stellarum fixarumaren edizio ugarietako bat zen, grezieratik Ptolomeoren Almagesto itzultzeko).

Crater konstelazioa (Igino-De Astronomia). Saba estiloko estatua megalitikoa, Arnau de Vilanovak egindako medikuntza astraleko aplikazioetarako.

Hidra konstelazioa (Igino-De Astronomia) Saba estiloko estatua megalitikoa Arnau de Vilanovak egindako medikuntza astraleko aplikazioetarako. Eredua, ziuraski, 964ko As Sufiren Liber locis stellarum fixarumetik hartua izan zen (XV. mendeko eskuizkribua Alemaniako Gothako Forschung Bibliothek-en gordailuan, Pergamenthandschrift M II 141, Al Sufik 964an idatzi zuen Liber locis stellarum fixarumaren edizio ugarietako bat zen, grezieratik Ptolomeoren Almagesto itzultzeko).

Ophiuchus konstelazioa (Igino-Astronomia) - Saba estiloko estatua megalitikoa Arnau de Vilanovak eginiko medikuntza astraleko aplikazioetarako - Serpentarioa Antidotariumeko modelorako gomendatua izan zen, ziuraski, Liber locis stellarum fixarumetik hartua izan zen, hamabosgarren Forschung Bibliothek Pergamenthandschrift MII 141 delakoaren edizio ugaietako bat.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. NUOVE SCOPERTE SUI MEGALITI DI MONTALBANO ELICONA
  2. Studio delle caratteristiche di archeoacustica del sito megalitico dell’Argimusco (Sicilia). 2020.02.22an kontsultaturik
  3. Argimusco, i falsi miti sulla Stonehenge siciliana (italieraz). meridionews.it. 2020.02.19an kontsutaturik
  4. Corvus his cognitis vociferare incipiet: a longeque volabit ad hunc lapidem inveniendum: & invento ad nidum accedet: tactisque ovis ut cruda ac prolifica redibunt. Surripiatur lapis subito a nido. Cuius virtus est divitias augere, honores praebere ac multa futura praedicere.
  5. Sigillum est leonis: XI die ante kalendas augusti accipe aurum et fac inde sigillum ut superius. Et sculpetur in eo forma Leonis(...) et dum mallio ferietur dicas:”exurge Leo de tribus Judas et intende iudicio meo, deus meus in causam meam”. Postea dicatur Psalmus: Iudica me deus et discerne causam mea.
  6. Arnoldus Saxo in “Liber de Floridus: Si sinveneris in quo sit Signum (Sc. Cygnum) quod preest Aquario, ille lapis procul dubio te liberabit a paralisi et a febre quartana.
  7. Sigillum est Sagittarii:die ergo 15 precedente Kalendas decembris accipiatur aurum purum et fiat inde sigillum rotundum et dum percuties cum malleo dicas «Exurge domme Jhesu Chnste in occursum meum et vide tu domine deus virtutum deus Israel». Psalmus «Eripe me domine de inimicis meis» et sculpetur in eo figura Sagittarii et dum Sol est in eo et in circumferentia Sagittari figuretur «Scharphiel, sanctus spiritus, sanctus Iudas» et in circumferentia alterius partis fit «Jhesus autem tran siens per medium illorum ibat». Et in medio “Sabaoh athanatos”. Valet autem in generali epileticis et demoniacis et maniacis et arteticis et sciaticis et contra febrem de colera putrefacta et ad multa alia.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • DEVINS, Paul; MUSCO, Alessandro (2014): Argimusco Decoded.
  • DEVINS, Paul (2011): La Scoperta di Argimusco.
  • DEVINS, Paul (2010): Il Mistero dell'Argimusco.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]