Argiteria publiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kerosenozko argiztapen publikoa, Buenos Airesen, 1931.

Argiteria publikoa bide publikoak, parke publikoak eta zuzenbide pribatuko edo publikoko pertsona natural edo juridiko baten ardurapean ez dauden zirkulazio libreko gainerako espazioak argiztatzen dituen zerbitzu publikoa da. Helburua, argi gutxi dagoen uneetan jarduerak behar bezala garatzeko ikuspen egokia ematea da.

Oro har, argiteria publikoa instalatu eta mantentzeaz arduratzen dena udal-zerbitzua da, baina errepide edo bide-azpiegitura garrantzitsuetan gobernu zentralari edo eskualdeari dagokio zeregin hori. Munduko argiteria publiko gehienak sodio-lurrunezko, merkurio-lurrunezko eta LED lanparenak dira.