Argizaiola saria
Itxura
(«Argizaiola Saria» orritik birbideratua)
Argizaiola sariak | |
---|---|
2016 | |
Saritutakoa | Euskararen eta euskal kulturaren aldeko lana |
Babeslea | Gerediaga Elkartea, eta Durangoko Udala |
Kokalekua | Durango |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lehen sari banaketa | 1992 |
Webgune ofiziala | Durangoko Azokako sormen bekak |
Argizaiola saria 1992tik 2016ra, urtero, Gerediaga elkarteak Durangoko Azokaren karietara eskaini zuen, pertsona zein erakundeek euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lanaren goraipatzeko. Ipar Euskal Herritarrak ere azaldu dira saridunen zerrendan, saria ukan dutenen zerrendan, atzematen dira besteak beste Maiatz aldizkaria eta Maiatz-en sortzailea eta zutabe nagusia Luzien Etxezaharreta (2007an), Libe Goñi (2009an), Anuntxi Arana (2014an) eta Patxika Erramuzpe (2016an).[1]
2017. urtean saria emateari utzi zitzaion eta bere ordez sorkuntzari buruzko sari berri bat ematen da.[1]
Argizaiola saridunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1992: Jon Bilbao
- 1993: Bernardo Estornes Lasa
- 1994: Eusko Ikaskuntza / Euskaltzaindia
- 1995: Koldo Larrañaga, Benito Ansola, Pio Caro Baroja, Fernando Larrukert, Nestor Basterretxea, Euskadiko Filmategia
- 1996: Antonio Zavala
- 1997: Bittor Kapanaga
- 1998: Juan Jose Agirre
- 1999: José María Jimeno Jurio
- 2000: Klaus Niebel
- 2001: Juan San Martin
- 2002: Labayru ikastegia
- 2003: Gerardo Bujanda
- 2004: Txillardegi
- 2005: Gotzon Garate
- 2006: Jakin
- 2007: Maiatz Elkartea
- 2008: Juan Zelaia
- 2009: Euskal Herriko andereñoak, euren ordezkari gisa Libe Goñi, Izaskun Gastesi, Begoña Aranguren, Izaskun Arrue eta Karmele Esnalek saria jaso zuten.
- 2010: Imanol Urbieta
- 2011: Iñaki Beobide
- 2012: Benito Lertxundi
- 2013: William Douglass
- 2014: Anuntxi Arana
- 2015: Durangoko Azokaren sortzaileak: Jose Luis Lizundia, Leopoldo Zugaza, Carmen Miranda, Maria Concepcion Astola, Maria Rosario Astola, Arrate Salazar, Koldo Alzibar eta Jesus Astigarraga, bai eta Jesus Maria Astola, Bixente Kapanaga, Julian Berriozabalgoitia eta Salvador Solaegi
- 2016: Euskal Kulturaren aldeko "inurri-lana" egin duen jendea. Pertsona horien guztien izenean: Kepa Mendia Landa (Araba), Justo Alberdi Artetxe (Bizkaia), Jaime Albillos Arnaiz (Gipuzkoa), Patxika Erramuzpe (Ipar Euskal Herria) eta Carmen Belaza (Nafarroa)
2017an saria emateari utzi zitzaion eta bere ordez sorkuntzari buruzko sari berri bat ematen da.[2]
Sarituak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Libe Goñi (2019)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Argizaiola sariak (1992-2016)» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
- ↑ «Sormen beka» durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).