Argo Navis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Argo Navis konstelazioa, Johannes Heveliusek irudikatua.

Argo Navis, euskaraz: «Argo Itsasontzia», zeruko hego hemisferioko iraganeko konstelazio handi bat zen. Greziar mitologiako Argo itsasontzia irudikatzen zuen, Jason eta Argonauten ontzia.

Antzinaroan Klaudio Ptolomeo astronomoak sailkatutako konstelazioetako bat zen, baina 1763an Nicolas-Louis de Lacaille frantziar astronomoak gaur egungo hiru konstelazioetan banatu zuen: Carina ("gila"), Puppis ("popa") eta Vela ("bela").