Argonautika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Argonautika
Jatorria
Egilea(k)Apolonio Rodaskoa
IzenburuaἈργοναυτικά
Ezaugarriak
Genero artistikoaepopeia
Hizkuntzaantzinako greziera
Argumentu nagusiaVoyage of the Argonauts (en) Itzuli
Argoren bidaia

Argonautika (grezieraz: Ἀργοναυτικά, latinezko hizkiekin: Argonautika) grezierazko poema epiko bat da, Apolonio Rodaskoak idatzi zuena. Hartan, Jason eta argonauten bidaiaren mitoa kontatzen da. Urrezko ahari-larrua Kolkida urrutitik berreskuratzeko abentura eta Jasonek Medea printzesa/sorginarekin izan zuen harremana ezagunak ziren jadanik publiko helenistikoarentzat, eta horrek bide eman zion Apoloniori narrazio hutsaz harago joateko, garai hartako ukitu eruditua emanez. Alexandriako Liburutegiaren garaia izanik, poemak barnean hartzen ditu geografian, etnografian, erlijio konparatuan eta Homeroren literaturan eginiko azterketen aurrerapenak.

Argonautika honek eragin handia izan zuen latinezko poesian: Varro Atazinok itzuli zuen, eta Valerio Flakok imitatu zuen. Katulok eta Ovidiok haren arrastoak dituzte ageri, eta Virgiliori eredu bat eman zion Erromako epika, Eneida, egin ahal izateko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]