Argonui

Wikipedia, Entziklopedia askea

Argonui, Tolkienen legendarium ospetsuan eta Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan, Iparraldeko Dunedainen hamairugarren kapitaina da. Arathorn I.aren semea da eta Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2757. urtean jaio zen. Rivendelen hazia izan zen, bere aurreko kapitain guztiak bezala. Bere izena, sindarinezkoa da, eta "errege ausarta" bezala itzul daiteke. Bere aita Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2848. urtean, Kapitain bihurtu zen.

Bere agintaldian, Gandalf Istaria Dol Guldurrera sartzen da, eta Sauron han ezkutatuta dagoela jakiten du, berehala, Kontzilio Zuriari abisua pasatuz, Oihan Beltzeko gotorlekua erasotzen duena Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2850. urtean.

Bere erregealdian, gainera, 2890. urtean, Eskualdean, Bilbo Zorrozabal jaiotzen da.

Arnorreko lurraldearen eta Eskualdearen defentsa jarraitu zuen orkoen eta Mendiko Trollen erasoetatik.

Bere agintaldiaren amaiera, Egzkiaren Hirugarren Aroko 2911-2912ko Negu Krudelean iritsi zen, une horretan, Otsoak Eskualdean sartzen direlarik, Eriadorreko biztanleak kaltetzeaz gain. 64 urteko agintaldia eta 155eko bizitzaren ondoren, 2912an hil zen, bere oinordekoa, bere seme Arador izan zelarik.


Aurrekoa
Arathorn I.a
Iparraldeko Dunedainen Kapitaina
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2848-2912
Ondorengoa
Arador

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]