Argumento a silentio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
FALAZIAK

Argumento a silentio
Argumento ad antiquitatem
Argumento ad baculum
Argumento ad consequentiam
Argumento ad crumenam
Argumento ad hominem
Argumento ad ignorantiam
Argumento ad lazarum
Argumento ad logicam
Argumento ad misericordiam
Argumento ad nauseam
Argumento ad novitatem
Argumento ad populum
Argumento ad verecundiam
Argumentum ex auctoritate
Post hoc ergo propter hoc
Ondorio hutsala
Oinarri eskaera
Lastozko gizonaren falazia
Falazia ekologikoa
Secundum quid

Argumento a silentio, argumentum a silentio, argumentum ex silentio edo argudioa isiltasunetik isiltasunean edo ebidentzia ezean oinarrituz ondorio bat ateratzen den falazia bat da. Ikasketa klasikoen arloan, termino honek idazle batek gai zehatz bat bere idazlanetan erreferentziatua agertzen ez zenez harekiko ez ikusiarena edo ez jakinarena egiten zuela adierazten du. Arrazoiketa puru gisa erabiltzen denean, falazien artean sailkatua dago, halere arrazoiketa abduktiboa denean baliozkoa eta sinesgarria izan liteke.

Adibidea:

  • A: Miren non bizi den ba al dakizu?
  • B: Bai, badakit
  • A: Non bizi da?
  • B: Ez dizut esango.

Orduan Ak Bk Miren non bizi den ez dakiela ondorioztatu lezake, baina ondorio hori ez du justifikatua egon beharrik; beharbada Bk ez baitio esan nahi edota datu konfidentzialtzat baitu.