Argyll eta Bute
| Argyll eta Bute | |
|---|---|
| Administrazioa | |
| Estatu burujabe | |
| Herrialdea | |
| ISO 3166-2 | GB-AGB |
| Hiriburua | Lochgilphead |
| Gobernuburua | Argyll and Bute Council (en) |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 55°59′N 5°27′W / 55.98°N 5.45°W |
![]() | |
| Azalera | 6.908,6739 km² |
| Demografia | |
| Biztanleria | 85.870 (2019) |
| Dentsitatea | 12,43 bizt/km² |
| argyll-bute.gov.uk | |
Argyll eta Bute (Eskoziako gaeleraz: Earra-Ghaidheal agus Bòd, Eskoziako gaeleraz: Argyll an Bute) Eskoziako mendebaldean dagoen eskualdea da.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ozeano Atlantikoa mendebaldean, Highlandeko eskualdea iparraldean, Perth eta Kinross ipar-ekialdean, Stirling ekialdean eta Mendebaldeko Dunbartonshire hegoaldean.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskoziako eskuladeen artean bigarrena da azaleraz izan ere 6.909 km²-ko azalera baitauka, baina oso populazio txikia dauka, 88.166 biztanle 2011an (13 biz./km²). Hiriburua Lochgilphead / Ceann Loch Gilb herria da, herri handiena aldiz Helensburgh / Baile Eilidh.
Barne hartzen ditu Barruko Hebridak, zehazki hegoaldeko uharteak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako Dál Riata erreinu gaelikoa batez ere eskualde honetan eta zehazki Argyll-en kokatzen zen.
Gaur egungo eskualdea 1996an eratu zen Strathclyde eskualdeari Argyll eta Bute barrutia gehitzerakoan.
Herri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Helensburgh / Baile Eilidh (14.220 biztanle)
- Oban / An t-Òban (8.575 biz.)
- Dunoon / Dùn Omhain (8.251 biz.)
- Campbeltown / Ceann Loch Chille Chiarain (4.852 biz.)
- Rothesay / Baile Bhòid (4.637 biz.)
- Lochgilphead / Ceann Loch Gilb (hiriburua, 2.300 biz.)
Uharteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]32 uhartek osatzen dute eskualdea. Hona hemen aipagarrienak:
| Uhartea | Azalera (km²) | Populazioa (biz.) |
|---|---|---|
| Mull / Muile | 875,35 | 2.800 |
| Islay / Ìle | 619,56 | 3.228 |
| Jura / Diùra | 366,92 | 196 |
| Bute / Bòid | 122,17 | 6.498 |
| Tiree / Tiriodh | 78,34 | 653 |
| Coll / Cola | 76,85 | 195 |
Tiree uhartea bereziki.
Inguru naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Loch Lomond eta The Trossachs Parke Nazionala: Eskoziako bi Parke Nazionaletako bat da. 2002an eratu zen. Lomond aintzira eta Trossachs mendikatea hartzen ditu bere baitan.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Lochgilphead, hiriburua.
-
Oban.
-
Paps of Jura mendiak.
-
Kilchurn gazteluaren hondarrak.
-
Campbeltowneko whisky distileria, Glen Scotia.
-
Ben Cruachan (1.126m), Argyll eta Buteko mendi garaiena.
-
Kintyre penintsula.
-
Mull of Kintyre lurmuturra.
-
West Highland Way ibilbidea.
-
Ballochroy multzo megalitikoa.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Argyll eta Bute eskualdeko webgune ofiziala
