Argynnis pandora
| Argynnis pandora | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Insecta |
| Ordena | Lepidoptera |
| Familia | Nymphalidae |
| Leinua | Argynnini |
| Generoa | Argynnis |
| Espeziea | Argynnis pandora [[Michael Denis, Ignaz Schiffermüller|]], 1775 |
| Datu orokorrak | |
| Ostalaria | Viola collina, Ruta chalepensis, Viola sylvatica, Viola willkommii eta Viola arborescens |
Argynnis pandora Nymphalidae familiako tximeleta bat da. Europa hegoaldean, Asian zehar Indiaraino eta Afrika iparraldean aurkitzen da, baita Kanariar uharteetan ere. Euskal Herrian ere ikusten da.[1]
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Johann N. C. Michael Denis eta Ignaz Schiffermüller austriar entomologoek deskribatu zuten 1775. urtean. Papilio pandora izena eman zioten, Pandora mito greziarrari omenaldia eginez.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina handiko tximeleta da, 58 eta 74 mm arteko hegal-zabalera du. Arrak urre koloreko hegalak ditu, tonu berdexka dutenak. Hegal bietan puntu beltzezko lerroak ikusten dira. Azpialdean aurreko hegalak orban laranja-gorrixka berezi bat du, atzeko hegala berdexka da eta zilar koloreko lerroak ditu. Emea handiagoa da arra baino eta hegalen gainaldea berdeagoa du. Azpialdean atzeko hegaleko zilar koloreko lerroak markatuagoak ditu.[3]
Beldarrak kolore iluna du, ia beltza, eta bizkarraldean puntu gorriak ditu, ez oso deigarriak. Multzoka kokaturiko arantza argi samarrak ditu.[3]
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiatza eta iraila artean ikusten dira helduak. Belaunaldi bakarra ateratzen du urtean, bizialdi luzea baitute, eta urtearen arabera tximeleta ugaria edo urria izango da.[1] Arrek lurraldekotasun handia izaten dute. Emeak arrautzak banan bana jartzen ditu, landareetan edo lurraren gainean. Handik ateratzen den beldarrak Viola generotako landaretaz elikatzen da[1] eta negua iristean hibernatu egiten du. Udaberrian pupa eratzen du harri artean edo landare artean, beti ere lurrean.[3]
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelai epel loretsuetan eta bide ertzetan ikusten da, itsas mailatik hasi eta 1.700 metrotako altuerararino.[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Arra.
-
Arraren azpialdea.
-
Emea.
-
Emearen azpialdea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Yeray Monasterio León - Ruth Escobés Jiménez. Euskadiko Eguneko Tximeletak. , 128 or..
- ↑ Alvar Ezquerra, J.. (2000). Las mariposas diurnas de Castilla y León (Lepidópteros ropalóceros) Especies, biología, distribución y conservación I. Valladolid: Junta de Castilla y León, 1.041 or. ISBN 978-84-9718-473-1..
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Argynnis pandora (Denis & Schiffermüller, 1775)» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2025-09-09).