Edukira joan

Ariana Sánchez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ariana Sánchez
Bizitza
JaiotzaReus1997ko uztailaren 19a (27 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaCamilo José Cela Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpadel player (en) Itzuli

arisanchez.weboficial.net
Twitter: asanchezfallada Instagram: asanchezfallada LinkedIn: ariana-sánchez-fallada-b33549113 Edit the value on Wikidata

Ariana Sánchez Fallada, ezaguna Ari Sánchez[1] izenez edo Magic Ari[1] ezizenez (Reus, Tarragona, Katalunia, 1997ko uztailaren 19a) tarragonar padel jokalari profesionala da.[2] World Padel Tourreko (WPT) rankingean 1. postuan egon dena. Revés delako postuan jokatu du Paula Josemaríarekin batera, Munduko padel-bikote onena osatuta.[3]

Arianak WPT 2023ko 1. postua lortu zuen matematikoki Amsterdamgo Irekia irabazita. Lortu zuen lehen aldia izan arren, 2022an eta 2021ean postu hori hartua zuen, baina WPTren edizio bi horietan 3. postuan amaitu zuen.[4]

Ariana Sánchez Falladak 9 urterekin, eskolan kirola egiten zuen. Futbolean aritzen zen, saskian. Aitarekin jolasten zuen han, etxeko urbanizazioan, non pista bat zegoen lagunekin jolasten joateko. Jolasean hasi zen, eta oso ondo ematen zitzaion. Hurrengo urtean jada hasi zen Katalunia mailan lehiatzen.[4]

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

World Padel Tourrera iritsi baino lehen, Ariana Sanchez Marta Ortegarekin jardun zuen kirol bikotekide amateur gisa.

2016an World Padel Tourrean hasi zen jokatzen, eta urte horretan Tamara Icardorekin jokatu zuen denboraldi hasieratik denboraldi erdira arte, Marta Ortega Gallego, berriz ere, bere kirol bikotea izan zen, baina orduko horretan profesional mailan.[5] Urte berean Paula Eyheraguibelekin jokatu zuen Kataluniako Federazioko torneoetan.

2017an lortu zituen lehen emaitza handiak Marta Ortegarekin, 2017ko Kantabriako Irekia irabazita, denboraldiko lehen torneoa, finalean Elisabeth Amatriain eta Patricia Llaguno 6-4 eta 7-6 mendean hartuta finalean. Denboraldian zehar zirkuituko bikote gogorrenetarikoa izan ziren, baina ez zuten final bat berriz zapaltzea lortu Master Finalera arte, non Mapi Sánchez Alayeto eta Majo Sánchez Alayetoren aurka galdu zuten 7-5 eta 7-5.[6]

2018an bikote gisa jarraitu zuten, eta finalerdietan ohikoak izan ziren denboraldian zehar; zazpi finalerditan galdu zuten denboraldian zehar. Valentziako Masterrean eta Granadako Irekian finalera iritsi ziren, bi finalak irabazita. Denboraldi amaieran banandu egin ziren bikote gisa.

2019rako Alejandra Salazar izan zen bere kirol lankide berria.[7] Alejandra Salazarrekin batera, WPTko bost titulu lortu zituen 2019an, eta biak rankingeko bigarren bikote onena bilakatu ziren, Marta Marrero eta Marta Ortega Gallegoren atzetik.

2021ean kirol bikotea osatu zuen Paula Josemaríarekin. Zirkuituko bikote faboritoetako bat bezala abiatu ez baziren ere, emaitza handiak lortuz egin zuten aurrera denboraldian zehar, eta hainbat open eta master bereganatu zituzten, World Padel Tourreko sailkapeneko lehen bikotea izan arte.[8]

  • 2017ko Santanderreko Irekia, Marta Ortega Gallegorekin batera.
  • 2019ko Alacanteko Irekia, Alejandra Salazarrekin batera.
  • 2019ko Jaengo Opena, Alejandra Salazarrekin batera.
  • 2019ko Valladolideko Masterra, Alejandra Salazarrekin batera.
  • 2019ko Mijaseko Opena, Alejandra Salazarrekin batera.
  • 2019ko Azken Masterra, Alejandra Salazarrekin batera.
  • Valentzia Open 2020, Alejandra Salazarrekin batera.
  • Menorca Open 2020, Alejandra Salazarrekin batera.
  • Madrilgo Opena 2021, Paula Josemaríarekin batera.
  • Marbella Master 2021, Paula Josemaríarekin batera.
  • Rozas Open 2021, Paula Josemaríarekin batera.
  • Cascais Master 2021, Paula Josemaríarekin batera;
  • Areco Malmö Padel Open 2021, Paula Josemaríarekin batera;
  • 2021eko Munduko Padel Txapelketa, Espainiako emakumezkoen padel-selekzioarekin;
  • 2021eko Madrilgo Masterraren finala Paula Josemaríarekin batera;
  • Vigo Open 2022, Paula Josemaríarekin batera;
  • Marbella Master 2022, Paula Josemaríarekin batera;
  • Austria Open 2022, Paula Josemaríarekin batera;
  • Malaga Open 2022, Paula Josemaríarekin batera;
  • Cascais Open 2022, Paula Josemaríarekin batera;
  • Stockholm Open 2022, Paula Josemaríarekin batera;
  • Madril Master 2022, Paula Josemaríarekin batera;
  • 2022ko Munduko Padel Txapelketa;
  • Abu Dhabi Master 2023, Paula Josemaríarekin batera;
  • Reus Open500 2023, Paula Josemaríarekin ondoan;
  • Granada Open 2023, Paula Josemaríarekin batera;
  • Brusela Open 2023, Paula Josemaríarekin batera;
  • Vigo Open 2023, Paula Josemaríarekin batera;
  • Vienna Open 2023, Paula Josemaríarekin batera;
  • Marbella Master 2023, Paula Josemaríarekin batera;
  • French Open 2023, Paula Josemaríarekin batera;
  • València Open 2023, Paula Josemaríarekin batera.
  • Madril Master 2023, Paula Josemaríarekin batera.
  • Germany Open 2023, Paula Josemaríarekin batera.
  • Amsterdam Open 2023, Paula Josemaríarekin batera.
  • Menorca Open 2023, Paula Josemaríarekin batera.
  • Riyadh Season P1 2024, Paula Josemaríarekin batera.
  • Qatar Major 2024, Paula Josemaríarekin batera.
  • Mar de Plata P1, Paula Josemaríarekin batera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Martini, Carlo Angulo. (2023-08-02). «Ariana Sánchez, official profile» Zona de Padel | News (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  2. Ariana Sánchez Fallada. World Padel Tour.
  3. (Katalanez) esport3. (2020-10-13). «La número 1 del món de pàdel és catalana» 3Cat (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  4. a b «La historia de Ariana Sánchez» www.globopadel.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  5. Las chicas también cambian: Ortega y Sánchez otra vez juntas. World Padel Tour 22 de julio de 2016.
  6. Las gemelas Alayeto revalidan el título de Maestras. alacontra.elindependiente.com 18 de diciembre de 2017.
  7. Intercambio en las parejas 2 y 4 para 2019: Marrero-Ortega y Salazar-Sánchez. Marca 18 de diciembre de 2018.
  8. (Gaztelaniaz) «Ariana Sánchez y Paula Josemaría, campeonas del Máster» Mundo Deportivo 2021-12-19 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]