Ariane Ochoa Torres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ariane Ochoa Torres

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAriane Ochoa Torres
JaiotzaBilbo1998ko ekainaren 22a (25 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaBilbo
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirolaria

Twitter: _arianeochoa Instagram: ariane.ochoa Edit the value on Wikidata

Ariane Ochoa Torres (Bilbo, 1998ko ekainaren 22a) surflaria da, Espainiako 18 urte azpikoen junior txapelduna, Europako txapeldunordea 18 urte azpiko selekziotan 2016an, eta brontzezko domina 2017ko munduko txapelketan Australian, junior kategorian.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ariane Ochoa Torres Bilbon jaio zen baina Etxebarrin bizi da. 5 urterekin hasi zen surf egiten.

Bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8 urterekin hasi zen lasterketetan lehiatzen. Europako Junior zirkuitua, Europako selekzioetan, Espainiako txapelketan eta euskal zirkuituan aritzen da orain.

2014. urtean Europako Txapelduna izan zen 16 azpikoetan: Europa Rip Curl Groms Search zirkuituan,[1][2] Espainiako Txapelduna 18 azpikoetan, eta Euskadiko Txapelduna 16 azpikoetan.

2015ean bosgarrena izan zen, Brasilgo Maresias hondartzan jokatuko Rip Curl Gromsearch Nazioarteko txapelketan.[3]

17 urterekin lortu zuen bere lehen garaipena bere karrera profesionalean, lasterketa junior,  azken txandan garaitu zuen Carol Henrique, Brasilgo jatorria duen portugaldarra. Praia da Baía-n (Portugal) antolatu zen Pro Junior Espinho txapelketa hori.[4]

2016an Espainiako Junior Txapelduna izan zen junior 18 azpikoetan,[5] txapeldunordea Europako selekzioetako 18 azpikoetan,[6] eta brontzezko domina munduko junior txapelketan Australian.[7]

2017an Ariane hirugarrena izan zen Munduko Junior Txapelketan, Australian Kiama-ko uretan.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]