Arianna Fontana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arianna Fontana

Bizitza
JaiotzaSondrio1990eko apirilaren 14a (33 urte)
Herrialdea Italia
Familia
Ezkontidea(k)Anthony Lobello, Jr. (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakpista laburreko abiadura patinatzailea
Pisua63 kilogramo
Altuera164 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: arianna.fontana.12 Twitter: AryFonta Instagram: aryfonta90 Olympic.org: arianna-fontana Edit the value on Wikidata
Sotxiko 1.500 m podiuma, ezkerretik eskubira: Fontana (brontzea), Zhou (urrea) eta Shim (zilarra)

Arianna Fontana (Sondrio, 1990eko apirilaren 14a), patinatzaile italiarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan bi urrezko domina eskuratu ditu, 2018an eta 2022an. Bost Olinpiar Jokotan 10 domina lortu ditu guztira.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alessandro anai nagusiaren urratsak jarraituz lau urterekin hasi zen patinatzen[1], hasieran gurpildun patinekin eta ondoren izotz-pistan[2]. Hamasei urte zituela Europako txapelketan zilarrezko domina lortu ondoren[1] Turingo Neguko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte eta brontzezko domina eskuratu zuen 3.000 m errelebotan. Arianna Fontana Neguko Olinpiar Jokoetan domina bat eskuratzen zuen italiar gazteena bihurtu zen[3]. Fontana eta bere errelebokideak Italiako Errepublikaren Merituaren Ordeneko Zaldun izendatu zituzten[4]. 2006 eta 2009 artean Munduko txapelketa nagusiak eta gazte mailakoak, denak jokatu zituen. Urte haietan gazte mailako bost domina eskuratu zituen, urrezko bat, hiru zilarrezko eta brontzezko bat.

2010. urtean Vancouverko Jokoetan brontzezko domina lortu zuen 500 metrotako proban, modalitate horretan italiar batek lortzen zuen aurreneko domina zen gainera[3]. 2014ko Sochiko Jokoetan zilarrezko domina bat eta brontzezko bi jaso zituen. Zilarra lortu zuen 500 metroko finalean Elise Christie britainiarrarekin tupust egin zuen gainera. Christie kanporatua izan zen[5]. Hurrengo urtean Munduko txapelketa bikaina egin zuen Moskun, 1.500 m proba irabaziz eta sailkapen orokorrean bigarren eginez[3].

2018ko Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan hasiera ekitaldian Italiako bandera eraman zuena izan zen[6]. 500 m proban txapeldun izatea lortu zuen eta horretaz gain zilarrezko domina bat eta brontzezko beste bat eraman zituen etxera[7].2022ko Pekingo Jokoetan 500 metrotan urrezko domina eta 2.000 m errelebotan zilarrezkoa kolkoratu zituen[8].

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2006 Turin ( Italia) 3. postua, brontzezko domina 3.000 m erreleboak
2010 Vancouver ( Kanada) 3. postua, brontzezko domina 500 m
2014 Sotxi ( Errusia) 2. lekua, zilarrezko domina 500 m
2014 Sotxi ( Errusia) 3. postua, brontzezko domina 1.500 m
2014 Sotxi ( Errusia) 3. postua, brontzezko domina 3.000 m erreleboak
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina 500 m
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 2. lekua, zilarrezko domina 3.000 m erreleboak
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 3. postua, brontzezko domina 1.000 m
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina 500 m
2022 Pekin ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina 2.000 m errelebo mixtoak
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2006 Minneapolis ( AEB) 3. postua, brontzezko domina 3.000 m erreleboak
2007 Milan ( Italia) 2. lekua, zilarrezko domina 500 m
2011 Sheffield ( Erresuma Batua) 2. lekua, zilarrezko domina 500 m
2011 Sheffield ( Erresuma Batua) 2. lekua, zilarrezko domina 1.000 m
2011 Sheffield ( Erresuma Batua) 3. postua, brontzezko domina Sailkapen orokorra
2012 Shanghai ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina 500 m
2012 Shanghai ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina 3.000 m
2012 Shanghai ( Txina) 3. postua, brontzezko domina Sailkapen orokorra
2014 Montreal ( Kanada) 3. postua, brontzezko domina 300 m erreleboak
2015 Mosku ( Errusia) 1. postua, urrezko domina 1.500 m
2015 Mosku ( Errusia) 3. postua, brontzezko domina 500 m
2015 Mosku ( Errusia) 3. postua, brontzezko domina 1.000 m
2015 Mosku ( Errusia) 3. postua, brontzezko domina 3.000 m erreleboak
2015 Heerenveen ( Herbehereak) 1. postua, urrezko domina Irteera masiboa
2021 Dordrecht ( Herbehereak) 2. lekua, zilarrezko domina 500 m
2021 Dordrecht ( Herbehereak) 3. postua, brontzezko domina 3.000 m erreleboak
2021 Dordrecht ( Herbehereak) 3. postua, brontzezko domina Sailkapen orokorra
Munduko txapelketak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2006 Miercurea Ciuc ( Errumania) 2. lekua, zilarrezko domina 500 m
2008 Bolzano ( Italia) 2. lekua, zilarrezko domina 2.000 m erreleboak
2008 Bolzano ( Italia) 3. postua, brontzezko domina 1.500 m
2009 Sherbrooke ( Kanada) 1. postua, urrezko domina 3.000 m erreleboak
2009 Sherbrooke ( Kanada) 2. lekua, zilarrezko domina 500 m

Errekorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proba Errekorra Data Tokia
500 m 42.829 2016ko azaroaren 13an Salt Lake City ( AEB)
1.000 m 1:29.224 2017ko azaroaren 12an Shanghai ( Txina)
1.500 m 2:15.753 2016ko azaroaren 12an Salt Lake City ( AEB)
3.000 m 5:01.187 2012ko martxoaren 11n Shanghai ( Txina)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]