Ariel (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ariel (satelitea)
Ariel (moon).jpg
Aurkikuntza
Aurkitzailea William Lassell
Data 1851ko urriaren 24an
Ezaugarri orbitala
Zeren satelite Urano
Eszentrikotasuna 0,0012
Inklinazioa

0,260° Uranoren

ekuatorearekiko
Ezaugarri fisikoak
Masa 1,353 ± 0,120 ×1021
Grabitatea azalean 0,27 m/s2
Albedoa 0,53
Tenperatura ~60-84
Artikulu hau sateliterari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ariel».

Ariel, edo Urano I, Urano planetaren satelite naturaletariko bat da.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ariel satelitea Uranoren sateliteetan distiratsuena da, eta, tamainaz, laugarrena. Oso esferikoa da. Nagusiki izotzez eta arrokaz osatuta dago, Uranoren gainerako satelitea handiak bezala: % 50 ur-izotza da, % 30 silikatoak eta % 20 metano izoztua.

Arielen gainazalean 5-10 km-ko diametroko kraterrak daude, baina ez du krater erraldoirik. Oro har, Uranoko gainerako sateliteek baino krater gutxiago ditu, berriagoa da. Badirudi satelitearen barnealdetik materiala kanporatu zela, baina ez laba, baizik izotzez eta arrokaz osatutako masa likatsu aski bero bat, glaziar baten gisa labaindu eta gainazala estali zuena. Haran estuak, failak eta arroilak ditu. Toki batzuetan, failen haranek dozenaka kilometroko sakonera dute.

Lau satelite handietan, Uranotik gertuen dagoena da; Uranoren gainazaletik gutxi gorabehera 165.000 km-ra dago. Errotazio sinkronoa du, hau da, Uranoren inguruan eta bere buruaren inguruan bira oso bat egiteko denbora bera behar du: 2, 52 egun (Lurreko egun). Beraz, aurpegi bera erakusten dio beti Uranori, Ilargiak Lurrari beti aurpegi bera erakusten dion moduan.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William Lassellek aurkitu zuen 1851ko urriaren 24an, Umbriel satelitearekin batera. Bi satelite horiek aurkitu baino lehen, Uranoko bi satelite baino ez ziren ezagutzen: Titania eta Oberon.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexander Poperen Ile-xerlo lapurtua ("The Rape of the Lock") poemaren espiritu baten izenaz bataiatua izan zen. William Shakespeareren Ekaitza ("The Tempest") obrako espiritu baten izena ere bada Ariel.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Uranoren sateliteak
Miranda · Ariel · Umbriel · Titania · Oberon
Cordelia · Ophelia · Bianca · Cressida · Desdemona · Juliet · Portia · Rosalind · Cupid · Belinda · Perdita · Puck · Mab · Francisco · Caliban · Stephano · Trinculo · Sycorax · Margaret · Prospero · Setebos · Ferdinand
Urano


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ariel (satelitea) Aldatu lotura Wikidatan