Ariketa Espiritualak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ariketa Espiritualak
Exercitia Spiritualia 1ed2.jpg

Exercitia spiritualia (1548). Antonio Bladioren lehen argitalpena, Erroma (158x108 mm).

Egilea San Inazio Loiolakoa (XVI. mendea)
Generoa Erlijioa
Datuak
Jatorrizko izenburua Exercitia spiritualia
Urtea 1548
Jatorrizko hizkuntza Latina
Argitaratzailea Antonio Bladio (1548)
Herrialdea Erroma
Orrialdeak 200 orrialde inguru
Euskaraz
Izenburua Ariketak Espiritualak

Ariketa Espiritualak (latinez Exercitia Spiritualia) San Inazio Loiolakoak kristua gogoetarako prestatu zituen hainbat otoiz eta ariketa espiritualen bilduma labur bat da.

Euskal Herrian garain batean oso ohikoak izan ziren, batez ere sendotza egin behar zuten gazteen artean.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ariketa espiritual hauek denboraldi batez erretiraturako beste munduko kristau sinisleekin elkarbizitza programa bat izatean datza, honetan egunaren zati gehienean isiltasuna gorde eta kristautasunaren oinarriak ezartzen laguntzen duten testu batzuei buruz gogoeta egiten da. Gogoeta hauek apaiz baten gidaritzapean burutzen dira, honek ariketa espiritual hauetan parte hartzen duen pertsona bakoitzarekin testuetako pasarte bakoitza solasten duelarik.

Ariketa hauek jesuiten apaiz prestakuntzaren zati dira eta elkarbizitza bertsio murritzagoetan ere burutu ohi dira: senar-emazteak, data namarbemenetan elizbarruti taldeak edota sendotza egin behar duten gazteak. 1929tik aurrera Aita Santuak katolikoek ariketa espiritual hau maiz egin dezaten bultzarazi ditu. Bibliaren pasarte batzuk hartuz otoitza eta eskariari ematen dion garrantziari dela eta, hainbat komunitate protestanteek ere bere egin dute.

Gaia eta egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ariketa espiritualaren gai nagusiak bekatua eta tentaldiak eta Jesusen bizitzaren adibidea dira. Ariketa espiritual hauek San Inazio Loiolakoak Manresako leuzean izandako bizipenaren ondorioz sortu ziren, bertan fedea eta kristauei ekarri nahi zien bizimodu berriaz hausnartu zuelarik.

liburua lau zatitan egituratua dago, bakoitzari aste deritzaio, ariketa espiritualak denboraldi honetan burutu baidaitezke:

  • Lehenbiziko zatian munduan gaiztakeriaren izateari buruz hausnarketa egiten da eta egindako bekatuengatik barkamena eskatzen amaitzen da.
  • Bigarren zatian Jesusen ebanjelioaren berri emate bidaia gida eta ikur edo sinbolotzat hartzen du (sinisdunari Kristo jarraitzeko gonbitea egiten zaio).
  • Hirugarren zatian Jesusen Pasioa islatzen da, harekin gizonak salbatzeko burutu zuen sakrifizioaz jabetzeko asmoz.
  • Azkenik, laugarren zatian Kristoren berpizkundea oinarritzat hartuz, sinisdunak bere bizitza Jainkoari sagaratu dezan adoratutzen zaio, Kristoren mezua aldarrikatu eta solidaritate edo elkartasuna praktikatuz.