Aris F.C.

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Aris F.C.
Sorrera 1914
Futbol zelaia Kleanthis Vikelidis Stadium
(edukiera: 22.800 lagun)
Presidentea Grezia Theodoros Karipidis
Entrenatzailea Grezia Nikos Anastopoulos
Liga 2. maila
2015-16 3.mailan 1.a (igo da)
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Aris F.C. edo Aris Tesalonika (grezieraz Αθλητικός Σύλλογος Άρης, Athlitikos Syllogos Aris, "Aris Athletik Kluba") Greziako futbol talde bat da, egoitza eta jokolekua Tesalonika hirian dituena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1914an sortu zuten taldea eta Greziako lehen txapelketa profesionala irabazi zuen 1928an, Txapelketa Panheleniko ofiziala. Garai hartan Greziako talde indartsuenetakoa izan zen 1930ean bigarren, 1932an berriz ere txapeldun eta 1933an azkenik ere bigarren egin baitzuen. Orduan ere joaktu zituen kopako bi final, 1931an jokaturiko lehenengo Greziako Kopa AEK Atenasen aurka 5-3 galdu zuena, eta bigarrena 1933an Ethnikos Pireoren aurka, honetan ere galtzaile. 1940an berriz ere Kopa finalean sartu zen eta berriz ere galtzaile atera zen, oraingoan Panathinaikosen aurka.

Bigarren Mundu Gerra amaitu eta berehala hirugarren liga eskuratu zuen 1946an, orain arteko azkena. 1950an laugarren Kopa finala galdu zuen, berriz ere AEK Atenasen aurka.

Lehenengo Kopa 1970an irabazi zuen, tesalonikako beste taldearen aurka, PAOK, 1-0 emaitzaz. 1980an berriz ere talde indartsua osatu zuen eta Ligan bigarren egin zuen.

XXI mendean lau kopa final gehiago jokatu ditu eta denak galdu ditu. Azken urteetan arazo ugari izan ditu eta hirugarren mailetan jokatzen ari da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grezian: 4[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Greziako Superliga
    • Txapelduna (3): 1928, 1932, 1946
    • Bigarrena (3): 1930, 1933, 1980
  • Greziako Kopa
    • Txapelduna (1): 1970
    • Finalista (8): 1931, 1933, 1940, 1950, 2003, 2005, 2008, 2010.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aris F.C. Aldatu lotura Wikidatan