Aristoteliar unitateak
Aristoteliar unitateak, unitate klasikoak edo hiru unitateak, Aristotelesen arabera tragediek jarraitu beharreko araudi bat da. Poetika idazlanean aipatuak, tragediek beharrezko barne kohesioa eta kontzentrazio izan dezaten, ikusleek katarsia eta emozioen purifikazio askatzailea sentitzeko. Orokorrean, unitate hauek Europako antzerkiaren historian zehar errespetatuak izan dira, bere garaitik hasi eta antzerki barroko eta neoklasikoraino, XVIII. mendeko erromantizismoarekin apurtuak izaten hasi ziren.
Aristotelesen hiru unitateak espazioa, denbora eta ekintza dira. Tragedian unitate hauek bakarrak izan behar dute, alegia, tragedia bat leku bakar batean gertatu behar da, egun eta ekintza, istorio edo trama bakarrean, gainera denak bat izan beharra du, ezin ditzake azpitramak edo bigarren mailako ekintzak eduki. Arau hauek beste generoetako antzezlanetan ere ezarri ziren, hiru irizpide horietako bat bete ezean "ongi idatziak" ez zeudela joz.
Ondoren, antzerki garaikidean, unitateak apurtzea interesgarri bilakatu zen, ekintza paraleloak garatuz, osorik agertzen ez diren tramak azalduz edo leku bat baino gehiagotan kokatuz, eta une edo denbora ezberdinetan ezarriz, flash-back edo denbora-jauziak ere gehituz.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aristòtil, Retòrica. Poètica, Edicions 62, 1998 (Katalanez)
- Silvio D'Amico. Storia del Teatro drammatico, Garzanti, 1958 (Italieraz)
- Dominique Bertrand, Le théâtre, Éditions Bréal, 1996 (Frantsesez)
- Jean-Marie Pradier, La scène et la fabrique des corps : ethnoscénologie du spectacle vivant en Occident, Presses Univ. de Bordeaux, 2000 (Frantsesez)