Aritz Begino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Begino
Izen osoa: Aritz Begino Etxarri
Jaiotza data: 1980ko apirilaren 2a (39 urte)
Jaioterria: Auza (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: atzelaria
Altuera: 1,87 m
Pisua: 96 kg
Debutatze data: 2001eko ekainaren 16
Debutatze pilotalekua: Ultzama (Larraintzar)
Erretiratze data: ̣2015eko abenduaren 26a
Erretiratze pilotalekua: Labrit (Iruñea)[1]

Aritz Begino Etxarri, pilota arloan Begino deituraz ezaguna, (Auza, Nafarroa Garaia, 1980ko apirilaren 2a) esku huskako pilotari profesional ohia da, atzelaria. Asegarce enpresarekin aritzen zen. Profesionaletako lehendabiziko partida 2001eko ekainaren 16an jokatu zuen, Larraintzarko Ultzama pilotalekuan. Pilotari ez ezik, zaldi-hazle ere aritu da, aitarekin batera, bere jaioterri Auzan.[2] Hamalau urte eta erdiko ibilbidearen ondoren 2015aren hondarrean pilota profesionaletik erretiroa hartu zuenetik, nekazaritza du lanbide, Auzan bertan.[3]

Pilotan, ospe handia izan du haren eskuin eskuaren kolpe indartsuak. 17 urte zituenetik, Ruben Belokik eta Fernando Arretxek sparring hartu zuten Begino, buruz buruko txapelketa nagusirako prestatzen ari zirenean. Adin hartan bertan sartu zen Asegarce enpresan, eta Salvador Bergara izan zuen irakasle, ezkerra lantzen eta lanbidea irakasten.[2] Binaka nabarmendu zen, eta 2011ko binakako txapelketa nagusia irabazi zuen. 2013az geroztik, ordea, ez zuen txapelketa horretan jokatzeko aukerarik izan. Asegarce enpresak, izan ere, Begino baztertuta utzi zuen, Beginok bere soldata jaistea onartu ez zuelako. 2015eko abenduan erretiratu zen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]